"Bikografiak"
Bi ibilbide elkarrizketan
Ekainean, egitasmo berri bat martxan jarriko dugu; Bikografiak: bi ibilbide elkarrizketan izenekoa.
Bi parte hartzaileen biografien errepasoa izango da saioen ardatza. Bakoitzaren alde publiko/ezagunaz gain, beren bizitzen inguruan solastea da ideia. Biografian hizkuntzekiko harremanak beren bizitzan izan duen bilakaerari arreta berezia eskainiko zaio. Anekdotak, gertaera xelebreak, bizipenak … Elkarrizketa informal hauen bidez, hizkuntzak herritarren bizitza pertsonaletan eta eguneroko bizitzan duten isla jarri nahi dugu agerian.
Lehen saioa ekainaren 13an egingo dugu, 19:00etan Tobacco Days liburudendan, eta Begoña del Teso zinema-kritikari eta kazetaria eta Jon Garaño zinema zuzendari, gidoilari eta ekoizlea elkarrizketatuko ditugu. Saioa Ion Olanok gidatuko du.
Urtean, 3-4 elkarrizketa egingo ditugu 19:00etatik 20:30era Tabakalerako Tobacco Days libururendan.