Bikografiak: Bi ibilbide elkarrizketan
Gonbidatuak Alba Menendez (Bera Bera) eta Joseba Zaldua (Real Sociedad)
Bi parte hartzaileen biografien errepasoa izango da saioaren ardatza. Bakoitzaren alde publiko/ezagunaz gain, beren bizitzen inguruan solastea da ideia. Biografian hizkuntzekiko harremanak beren bizitzan izan duen bilakaerari arreta berezia eskainiko zaio. Anekdotak, gertaera xelebreak, bizipenak … Elkarrizketa informal hauen bidez, hizkuntzak herritarren bizitza pertsonaletan eta eguneroko bizitzan duten isla jarri nahi dugu agerian.
Gonbidatuak: Alba Menendez (Bera Bera eskubaloi taldeko kapitaina) eta Joseba Zaldua (Realeko jokalaria).
Gidari lanetan Nerea Azurmendi kazetaria arituko da.