Ezagutu Donostia euskaraz Euskaraldian zehar: bi bisita gidatu berezi!
Euskaraldirako doako bi bisita gidatu antolatu ditugu!
Euskaraldia hitz eta ekintza da. Kaleak beteko ditugu txapaz eta euskaraz… baina baita Donostiako historiaz eta hizkuntza ondareaz ere! Horretarako, Bagera elkarteak bi bisita gidatu berezi antolatu ditugu Euskaraldiaren baitan, euskaraz eta doan.
1. Euskararen Donostia
📅 Maiatzaren 18an, igandea
⏰ 12:00etan
📍 Abiapuntua: Donostiako Udaletxea (atzealdetik)
Donostiaren bilakaera soziolinguistikoa ezagutzeko ibilbidea: herriaren, udalaren eta hizkuntzaren arteko harreman historikoan barneratuko gara, kalez kale.
2. Bertsolaritza Donostian barrena
📅 Maiatzaren 25ean, igandea
⏰ 12:00etan
📍 Abiapuntua: Antzoki Zaharra
Nerea Arriola eta Beñat Gaztelumendiren eskutik, bertsolaritzak hirian izan duen presentzia historikoa eta kulturala ezagutuko dugu, bertso eta pasadizo artean.
Bi bisitak dira:
✔️ Doakoak
✔️ Euskaraz
✔️ Publiko orokorrarentzat egokiak
⚠️ Leku kopurua mugatua da, eta izena ematea beharrezkoa da.
📩 Izena emateko beheko galdetegia bete!
Ez galdu aukera paregabe hau: Euskaraldia ospatu, eta aldi berean, Donostia euskaraz eta beste ikuspegi batetik ezagutu.