Hikalagunak
Hikalaguna egitasmoa jarri nahi du martxan Bagerak. Astean behin bikote edo hirukoteak antolatu nahi ditugu hika erabiltzen trebatzeko. Dagoeneko erabiltzen baduzu, oinarritxo bat baduzu edo ikasi nahi baduzu, urriaren 15era arte izena eman behar da Bageran. Taldetxoak osatzeko bilera bat egingo dugu Bageran urriaren 24an, 19:00etan.
Hiru hiztun-mota kontuan hartuko ditugu taldeak osatzeko garaian:
- Hiztuna: hika (toka edo noka) hitz egiten duena.
- Hikaslea: hika tratamendua ikasi nahi duena.
- Hizkidea: hikaren oinarritxoa duena eta, hizketa-kidearekin elkarlanean, aurrera egin dezakeena.