LAN ESKAINTZA
Euskararen dinamizazio lanetan aritzeko lan eskaintza zabaldu dugu.
Donostian euskararen alde aritzeko pertsona baten bila gabiltza!
Egiteko nagusia:
- Bagerak eskaintzen dituen zerbitzuen zabalpen eta dinamizazio lanak egitea.
- Hizkuntza eskubideen behaketak kudeatzea.
- Elkartean sor daitezkeen beste proiektuetan laguntzea.
Eskatzen da:
- Komunikazio gaitasunak edukitzea.
- Izaera irekia, dinamikoa eta harremanetarako gaitasuna izatea.
- Proiektuarekiko atxikimendua edukitzea.
Kontuan hartuko dira:
- Donostia ondo ezagutzea.
- Euskalgintzan aritu izana.
- Gizarte mugimenduetan eskarmentua izatea.
- Komertzial lanetan eskarmentua izatea.
Eskaintzen da:
- Lan kontratuaren iraupena: epe luzerako eszedentzia ordezkapena
- Kontratu mota: astean 20 orduko lanaldia.
- Ordutegia: ordutegi malgua, goizez.
- 30 opor eguna.
- Lan tokia Donostia erdialdean.
- Hasteko aurreikusitako data: 2025eko urtarrila.
Curriculumak bidaltzeko:
- Helbidea: idazkaritza@bagera.eus
- Epea: 2024/12/31