Nitik harago, baietz 11 Intxaurrondon!
2019ko azaroaren 22tik abenduaren 3ra egingo da ekimena
Plazara Goaz, Intxaurrondoko euskara batzordeak, Bagera Donostiako euskaltzaleen elkarterekin eta Donostiako udaleko euskara zerbitzuarekin batera, NITIK HARAGO, BAIETZ 11 INTXAURRONDON! Ekimenean dabiltza lanean buru-belarri udaberriaz geroztik.
2017an egin zuten 20 ordu eta 20 eguneko erronka eta 600 auzotarrek hartu zuten parte. Ikusi zen badagoela euskara gehiago erabiltzeko gogoa eta auzoan aldaketak emateko ilusioa.
2018an Euskaraldiarekin beste ariketa bat egin zuten, herritarren hizkuntza ohiturak astintzeko eta hemen ere 1.355 intxaurrondotarrek parte hartu zuten Euskal Herri osoan zehar egin zen ekimenean.