TARTEKA | MENDI IRTEERA
Ostegunean, uztailaren 25ean, emango diogu hasiera Donostian euskal komunitatea eratzeko egitasmo berriari: TARTEKA.
Tarteka antolatuko ditugun plan ezberdinetan donostiar norbanako euskalduna batu eta planaren aitzakiaz euskara mintzagai izatea du helburuetako gisa. Bestetik, tarteka egingo ditugun plan horietara hurbiltzen direnak, nahiz eta ez duten zertan bazkide izan, Bagerarekiko eta euskalgintzarekiko lotura sendotzeko aukera ahalbidetuko diegu.
Hori dela eta, lehenago aipatu bezala, ostegunean mendi irteera egingo dugu Txomin auzoko Espartxo zubitik hasi (9:30) eta Errenteriako Madalenetan murgildu arte. Hori dena San Markos gotorlekutik igaro ondoren, noski.
Beraz, osteguna igarotzeko plan hoberik baduzu eta horren ondorioz etorriko ez bazara, ulertuko dugu. Horregatik, bertan espero zaitugu!
Harremanetarako: 688676289
PD: Errenterian hamaiketakoa Bageraren kontu!