Baserri digitala 2.0
Maiatzaren 28an Baserri Digitala 2.0 proiektuaren ate irekiak antolatu dira
Zubigune Fundazioak, Ehnelur S. Coop., Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak eta Urkome Asociación Ruralek Baserri Digitala 2.0 proiektuaren ate irekiak antolatu dituzte. Ekitaldia maiatzaren 28an ZUBIORGANIC gunean: Nagusia kalea, 56 -1º · Lasarte-Oria, 15:00etatik 16:30etara izango da. Jardunaldiaren helburua, modu praktikoan nola digitalizazioak, automatizazioak eta hidroponiak nekazaritzako ekoizpen sistema tradizionalak osa ditzaketen erakustea da.
Bisitan zehar aurkeztuko dira:
- Martxan dagoen sistema hidroponiko erakusgarria
- Ureztapen eta mantenugaien kontrol automatizatua
- pH eta eroankortasun elektrikoaren monitorizazioa
- SmartFarming-aren aplikazio praktikoak
- Ekoizpen dibertsifikaziorako aukerak
Jardunaldia honako kolektiboei zuzenduta dago:
- Nekazariak eta ekoizleak
- Kooperatibak eta nekazaritza-elkarteak
- Sektoreko teknikariak
- Landa-garapeneko agentziak
- Nekazaritzarekin lotutako erakunde publikoak
Mesedez, baieztatu zure parte-hartzea email honi erantzunez edo esteka honetan: https://goo.su/WWpAK

