Autobus zerbitzu berezia Dantz jaialdirako
Abuztuaren 28an eta 29an, Dbusek autobus zerbitzu bereziak eskainiko ditu Miramongo anfiteatrotik Dantz musika jaialdia dela eta. Zerbitzua goizaldean eskainiko da, eta doakoa izango da, ekitaldiaren antolakuntzak ordainduko baitu, jaialdira doazenen joan-etorriak errazteko. Abuztuaren 28tik (ostirala) abuztuaren 29rako (larunbata) goizaldean eta abuztuaren 29tik (larunbata) abuztuaren 30erako (igandea) goizaldean, autobus zerbitzuak egongo dira Miramongo anfiteatrotik (Oriamendi-Pakea […]
Abuztuaren 28an eta 29an, Dbusek autobus zerbitzu bereziak eskainiko ditu Miramongo anfiteatrotik Dantz musika jaialdia dela eta. Zerbitzua goizaldean eskainiko da, eta doakoa izango da, ekitaldiaren antolakuntzak ordainduko baitu, jaialdira doazenen joan-etorriak errazteko.
Abuztuaren 28tik (ostirala) abuztuaren 29rako (larunbata) goizaldean eta abuztuaren 29tik (larunbata) abuztuaren 30erako (igandea) goizaldean, autobus zerbitzuak egongo dira Miramongo anfiteatrotik (Oriamendi-Pakea geralekua) San Bartolome 3raino, 00:30etik 2:00etara 10 minutuan behin gutxi gorabehera.
Kontzertuetara joateko Dbus zerbitzuak
Era berean, kontzertuetara joateko Miramongo anfiteatroan, bertaratzen direnek garraio publikoa erabili ahal izango dute Dbuseko linea erregularren bidez. Zerbitzu horietan ohiko tarifa aplikatuko da, eta Dbusen onartutako edozein titulurekin ordaindu ahal izango dira: MUGI, BAT edo BARIK txartelak, gaur egun %40ko hobaria dutenak, San Sebastian Card, eta QR edo EMV titulu digitalak eta noizbehinkako bidaia txartela.
Dbusek ohiko zerbitzu hauek ditu:- 19 linea: Gipuzkoa Plaza, Urbieta 6 eta Larramenditik, 15 minutuan behin (xx:00′, xx:15′, xx:30′ eta xx:45′) 22:15era arte, eta azken irteerak 22:30ean – 23:00etan – 00:00etan, ORIAMENDI 23raino (Miramongo anfiteatrotik 500 metrora).- 23 linea: San Bartolome 3, Mendeurrenaren Plaza eta Pio XII.etik, 30 minutuan behin (xx:00’ eta xx:30′) 22:00etara arte, eta azken irteera 23:30ean, ETXADI PARKEAraino (Miramongo anfiteatrotik 850 metrora).- 31 linea hiri Erdigunetik: Boulevard 15, Urbieta 6 eta Larramenditik, 30 minutuan behin (xx:25’ eta xx:55′) 21:55era arte eta ORIAMENDI 68raino (Miramongo anfiteatroaren aurrean).
– 31 linea Altzatik: Santa Barbara (Altza), Txomin, Loiola, Erribera eta Amaratik 30 minutuan behin (xx:20’ eta xx:50′) 21:50era arte eta ORIAMENDI-PAKEAraino (Miramongo anfiteatroaren aurrean).- 32 linea: San Bartolome 3, Mendeurrenaren Plaza eta Pio XII.etik, 30 minutuan behin (xx:15’ eta xx:45′) 22:45era arte, eta ETXADI PARKEA IIraino (Miramongo anfiteatrotik 850 metrora).

