Dbus erabileraren errekor historikoa Aste Nagusian, 870.508 bidaia erregistratuta
Dbuseko autobusen erabilera masiboa izan da 2026ko Aste Nagusian. Abuztuaren 8tik, larunbata, 15era, larunbata, Dbuseko autobusetan egindako bidaien behin-behineko kopurua 870.508 da, hau da, 2025ean erregistratutako 854.279 bidaiak baino %2 gehiago izan dira (16.229 bidaia gehiago), Donostian garraio publikoaren erabileran lortutako errekor berria. Hirian autobusa gehien erabili den Aste Nagusien rankinga honako hau da: 2026ko […]
Dbuseko autobusen erabilera masiboa izan da 2026ko Aste Nagusian. Abuztuaren 8tik, larunbata, 15era, larunbata, Dbuseko autobusetan egindako bidaien behin-behineko kopurua 870.508 da, hau da, 2025ean erregistratutako 854.279 bidaiak baino %2 gehiago izan dira (16.229 bidaia gehiago), Donostian garraio publikoaren erabileran lortutako errekor berria.
Hirian autobusa gehien erabili den Aste Nagusien rankinga honako hau da:
- 2026ko Aste Nagusia: 870.508 bidaia
- 2025eko Aste Nagusia: 853.424 bidaia
- 2024ko Aste Nagusia: 805.580 bidaia
- 2010eko Aste Nagusia: 800.945 bidaia
- 2023ko Aste Nagusia: 769.121 bidaia
- 2009ko Aste Nagusia: 766.558 bidaia
- 2012ko Aste Nagusia: 765.505 bidaia
Zifra horiek ikusita, oraindik behin-behinekoak diren arren, Dbuseko autobusak izan dira berriro ere Donostiako jaietan gehien erabili den garraiobide publikoa.
2026ko Aste Nagusiaren barruan, gehien erabili diren egunak izan dira abuztuaren 14a, ostirala, 127.400 bidaiarekin (DBUSen historian Donostian autobusa gehien erabili den hirugarren eguna) abuztuaren 12a, asteazkena, 122.565 bidaiarekin, eta abuztuaren 11, asteartea, 117.913 bidaiarekin.
Hau da bidaien kopurua egunez egun:
- Larunbata, abuztuak 8: 102.269 bidaia
- Igandea, abuztuak 9: 76.433 bidaia
- Astelehena, abuztuak 10: 116.784 bidaia
- Asteartea, abuztuak 11: 117.913 bidaia
- Asteazkena, abuztuak 12: 112.957 bidaia
- Osteguna, abuztuak 13: 122.565 bidaia
- Ostirala, abuztuak 14: 127.400 bidaia (DBUSen historian gehien erabili den hirugarren eguna)
- Larunbata, abuztuak 15: 94.187 bidaia
Aste Nagusian gehien erabili diren lineak Amarakoak izan dira (17, 21, 26 eta 28 lineak), 225.420 bidaiarekin, eta, ondoren, Antiguakoak (5, 25, 33, 40 eta 45 lineak), 181.125 bidaiarekin; Altza-Bidebietakoak (13-14 lineak), 140.732 bidaiarekin; Aietekoak (18, 19, 23, 31, 32 eta 46 lineak), 91.325 bidaiarekin, eta Egia-Intxaurrondokoak (8, 9, 29 eta 42 lineak), 88.672 bidaiarekin. Gainera, mikrobus lineetan 28.045 bidaia erregistratu dira.
Era berean, zezenketarako Illunbeko autobus zerbitzuak 4.228 bidaia erregistratu ditu, iazkoaren antzeko kopurua.
Egun hauetan, Dbusek zerbitzu ugari eskaini ditu, 23.400 zerbitzu baino gehiago izan baitira, eta zerbitzu horiek ematen 270 gidari aritu dira egunero, 45 kide gehiagoren laguntzarekin, batez ere ikuskatzaile eta tailerreko langileekin, autobus flota osoaren koordinazio eta funtzionamendurako beharrezkoak dira eta.

