Gabon hauetan, anezka zerbitzua Illunbeko aparkalekutik hiriko erdialdera
Gabonak eta Gabon aurreko asteak direla-eta, Dbusek eta Donostiako Udalak, Mugikortasun Departamentuaren bitartez, autobus anezka jarriko dute berriro, Illunbeko aparkalekua eta hiriko erdialdea lotzeko. Lehen asteetan, zerbitzua asteburuetan eta jaiegunetan eskainiko da, eta abenduaren 20tik aurrera, zerbitzua egunero eskainiko da. Anezka zerbitzu horrek Illunbeko doako aparkalekuaren eta Donostiako Erdialdearen arteko joan-etorriak errazten ditu, hirian garraio publikoa sustatzeko […]
Gabonak eta Gabon aurreko asteak direla-eta, Dbusek eta Donostiako Udalak, Mugikortasun Departamentuaren bitartez, autobus anezka jarriko dute berriro, Illunbeko aparkalekua eta hiriko erdialdea lotzeko.
Lehen asteetan, zerbitzua asteburuetan eta jaiegunetan eskainiko da, eta abenduaren 20tik aurrera, zerbitzua egunero eskainiko da.
Anezka zerbitzu horrek Illunbeko doako aparkalekuaren eta Donostiako Erdialdearen arteko joan-etorriak errazten ditu, hirian garraio publikoa sustatzeko eta trafikoa murrizteko helburuarekin.
Zerbitzuaren datuak
Anezka-zerbitzuak 20 minutuko maiztasuna izango du, eta abenduaren 6ko, 7ko, 8ko, 13ko eta 14ko asteburuetan eta abenduaren 20tik urtarrilaren 5era bitartean egunero eskainiko da zerbitzua, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean izan ezik, orduan ez baita zerbitzurik egongo.
Orain arte bezala, bi geltoki izango ditu:
- Illunbeko geltokia: irteerak 11:00etatik 22:20ra, 20 minutuan behin.
- Mendeurreneko plazako geltokia: irteerak 11:10etik 22:30era, 20 minutuan behin.
Anezka zerbitzu honi, hiriko gainerako linea erregularretan ohikoak diren tarifak aplikatuko zaizkio, eta Dbusen onartutako edozein titulurekin ordaindu ahal izango dira: MUGI, BAT edo BARIK txartelak, gaur egun %40eko hobaria dutenak, QR edo EMV titulu digitalak eta noizbehinkako bidaia txartela.
Bidaia garraio txartelarekin edo EMV txartelekin ordaintzen dutenek auzo guztietara doako transbordoak egin ahal izango dituzte Dbuseko sarean. Era berean, garraio txartelik ez duten bisitariek QR kodea duen bidaia txartela eskuratu ahal izango dute, Dbuseko app ofizialaren bitartez, zeina iOS eta Androiderako eskuragarri dagoen. Bidai txartel horrekin, Dbuseko sare osoan nahi beste bidaia egin ahal izango dituzte, bidaia txartela erosi eta hurrengo 30 minutuz, 24 orduz edo 48 orduz.
Autobus %100 elektrikoa
Illunbetik hiri Erdialdera joan-etorriak egingo dituen ibilgailua 12 metroko autobus bat da, %100 elektrikoa eta zero igorpenekoa. MAN Lions City 12e modeloa da, eta Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioaren Helmugetako Jasangarritasun Turistikoaren ezohiko deialdiaren barruan erosi da, Next Generation Europako funtsek finantzatuta.
![]()


