Azaroaren 30ean, larunbatean, Gabonetako argiak pizteko antolatu den ekitaldia dela eta, 18:00etatik 20:00etara gutxi gorabehera, eta ondorioz aldaketa hauek egingo dira Dbuseko zerbitzuetan: • 5-Benta Berri, 16-Igeldo, 18-Seminarioa eta 25-Benta Berri-Añorga: – Erdialderantz: bukaerako geltokiak Urbieta 20an edukiko dute. Askatasunaren Hiribidea 31ko geltokia, Okendokoak, Boulevardekoa eta Gipuzkoa Plazakoa kenduko dira eta Urbieta 20ra eramango dira. […]
The post Larunbata, azaroak 30 – Aldaketak Gabonetako argiak pizteko ekitaldia dela-eta first appeared on DBUS DONOSTIA.
Azaroaren 30ean, larunbatean, Gabonetako argiak pizteko antolatu den ekitaldia dela eta, 18:00etatik 20:00etara gutxi gorabehera, eta ondorioz aldaketa hauek egingo dira Dbuseko zerbitzuetan:
• 5-Benta Berri, 16-Igeldo, 18-Seminarioa eta 25-Benta Berri-Añorga:
– Erdialderantz: bukaerako geltokiak Urbieta 20an edukiko dute.
Askatasunaren Hiribidea 31ko geltokia, Okendokoak, Boulevardekoa eta Gipuzkoa Plazakoa kenduko dira eta Urbieta 20ra eramango dira.
– Antiguo alderantz: ohiko ibilbidea Urbieta 20tik aurrera.
Boulevardeko geltokiak eta Gipuzkoa Plazakoa kenduko dira, baita Urbieta 6koa ere, eta Urbieta 20ra eramango dira.
• 21-Mutualitateak-Anoeta, 26-Amara-Martutene eta 28-Amara-Ospitaleak:
– Erdialderantz: ibai aldetik ohiko ibilbidea egingo dute. Etxaide kaletik Askatasunaren Hiribidera sartuko dira, Urbieta kalera bira egiteko. Handik aurrera ohiko ibilbidea egingo dute.
– Okendoko geltokia eta Boulevardekoak kenduko dira.
– Amara alderantz: ohiko ibilbidea Urbieta 6-12tik aurrera.
Boulevardeko geltokiak kenduko dira.
•19-Aiete-Bera Bera:
– Erdialderantz: Aldapetatik jaisterakoan San Bartolometik jarraituko du, Urbieta kalerantz joateko. Urbieta 38n egingo du geldialdia.
Easo 19, Okendo eta Gipuzkoa Plaza geltokiak kenduko dira.
– Aiete alderantz: ohiko ibilbidea Urbieta 38tik aurrera.
Gipuzkoa Plaza eta Urbieta 6 geltokiak kenduko dira.
• 8 Gros-Intxaurrondo, 13-Altza, 14-Bidebieta eta 29-Hego Intxaurrondo Sur:
– Erdialderantz: autobusak Colón pasealekuraino baino ez dira iritsiko, eta Mirakruz-Pinudian egingo dute bukaerako geldialdia (8 linea, Iparragirren).
Kursaaleko geltokia, Boulevardekoak, Gipuzkoako Plazakoa eta Askatasunaren Hiribidekoa kenduko dira. Mirakruzera eramango dira (8 linea Iparragirrera).
– Auzoetarantz: ibilbide normala Mirakruz-Pinuditik (8 linea Iparragirren).
Boulevardeko geltokiak, Gipuzkoa Plazakoa eta Askatasunaren Hiribidekoak kenduko dira. Mirakruzera eramango dira (8 linea Iparragirrera).
• 9-Egia-Intxaurrondo eta 42-Aldapa-Egia:
– Erdialderantz: autobusak Frantzia pasealekutik, Mª Cristina Zubitik eta Foruen pasealekutik iritsiko dira Santa Katalina Zubiraino (bukaerako geltokia), eta ohiko ibilbideari ekingo diote berriro.
Euskadi Plazako geltokia, Askatasunaren Hiribidea 6koa eta Okendo 18koa kenduko dira. Santa Katalina Zubira eramango dira.
– Egia alderantz: Santa Katalina Zubitik (bukaerako geltokia) beren ibilbideari berrekingo diote Egiarantz.
Okendo 18ko geltokia eta Askatasunaren Hiribidekoa kenduko dira. Santa Katalina Zubira eramango dira.
• 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza:
– Aiete alderantz: ohiko ibilbidea.
– Intxaurrondo-Altza alderantz: Aldapetatik jaistean, San Bartolometik Urbieta kalera iritsiko da, (geldialdia Easo 38n), Parke kaletik, Gernikako Arbolatik, Foruen pasealekutik (17 linearen geldialdiak) eta Santa Katalina Zubitik (geldialdia behin-behineko zutoinean) joango da. Mirakruzetik ohiko ibilbideari helduko dio berriro.
Easo 19 eta Askatasunaren Hiribidea 15 geltokiak kenduko dira, eta Urbieta 38ra eta Santa Katalina Zubira lekualdatuko da.
• 37-Rodil-Zorroaga:
– Zorroaga alderantz: Colón pasealekutik joango da Askatasunaren Hiribidera
Kursaaleko geltokia eta Gipuzkoa Plazakoa kenduko dira, eta Kolon 17n eta Askatasunaren Hiribidea 7an egingo du geldialdia
– Rodil alderantz: Askatasunaren Hiribidea 3ko geltokia kendu egingo da eta Santa Katalina zubira lekualdatuko da (behin-behineko zutoina).
• 46-San Antonio-Morlans:
– San Antonio alderantz: Askatasunaren Hiribidea 3-ko geltokia Santa Katalina zubira lekualdatuko da (behin-behineko zutoina).
Askatasunaren Hiribidea 3 geltokia bertan-behera geratuko da.
Morlans alderantz: ohiko ibilbidea.
The post Larunbata, azaroak 30 – Aldaketak Gabonetako argiak pizteko ekitaldia dela-eta first appeared on DBUS DONOSTIA.
Jatorrizko albistea irakurri.