Erreketako Estankoa: “Jendeak erosotasuna bilatzen du, eta hori da gertuko saltokiek eskaintzen duguna”.
2025eko urria / Araitz Katarain
Komertzioaren izena: Estanco
Helbidea: Deba ibaia kalea 2, 20012, Egia.
Jarduna: Tabakoa eta beste zenbait artikuluren salmenta.
Historia
Joseren amona hasi zen negozioarekin duela 70 urte 1955. urtean gutxi gora behera. Amonak utzi zuenean amak hartu zuen dendaren ardura eta Josek eta bere anaiak jarraitzen dute gaur egun. 2008an erretiratu zen ama eta semeek jarraitzea erabaki zuten, familiaren urteetako lanari jarraipena emateko.
Beti produktu antzekoa saldu izan badute ere, aldaketak batzuk eman dira urteekin. Auzoko denda bat da eta horrela izan da beti, jendea antzekoa etortzen da ondorioz. Garaian auzotarra den jendea hain zuzen ere.
Deba ibaia kaleko Estankoa / Araitz Katarain
Gaur egun
Jende berria etorri da auzora, aurreko belaunaldia hiltzen joan da eta gazteek auzoari beste izaera bat eman diete. Deba ibaia kalean taberna ugari zegoen duela urte batzuk, denek bezeroak izaten zituzten eta poteoa egoten zen, horrek bizitza ematen zion auzoari. Gaur egun gutxi batzuk baino ez dira geratzen. Deba ibaia auzunea Egiaren goiko aldean dago eta jendea behe aldean mugitzen da gehiago gaur egun.
Auzoan jende berria dagoenez, auzo izaera galtzen joan da pixkanaka. Hala ere, badago betiko jendea auzoari eusten saiatzen dena. Harreman ona dute auzotarrekin, betikoak dira guztiak eta oso gertukoa da beraien arteko harremana.
Etorkizuna
Negozioa mantetzeko asmoa dute bi anaiek. Gero eta gutxiago saltzen da egunkaria eta tabakoari leku gutxi ematen zaio gizartean. Hala ere, negozioarekin aurrera jarraituko dute erretiratu harte behintzat. Printzipioz ez dute erreleborik baina estankoen kasuen lizentzia eskuratu behar du denda nahi duenak eta beraz norbaitek hartzen badu oso pozik egongo dira.
Anekdota
“Hemen oso erraza da, badakit bakoitzak zer nahi duen, tabakoaren bila edo egunkariaren bila datorren. Denak kontrolatzen ditut”.