‘Helduen euskalduntze alfabetatzea Egian’ dokumentala
Enara Varea Letona auzokideak Gordegiaren babesarekin ekoiztutako dokumentala aurkeztu genuen ostiralean Kuktur Etxean, Korrika Kulturalaren barruan. Gordegiako Itsaso Alkortak eta Enarak lanaren aurkezpena egin ostean proiektatu zen dokumentala. Ikusentzunezkoak Donostiako Egia auzoan, helduen euskalduntze alfabetatze prozesua nola eman zen azaltzen du 60ko hamarkadatik hasita.
Enara Varea Letona dokumentala aurkezten Gordegiako Itsaso Alkortarekin batera. (Argazkia: Arkaitz Artola)
Emanaldiak arrakasta handia izan zuen eta aretoa erabat bete zen besteak beste euskaltzale, ikasle eta irakasleekin. Bukaeran Korrikako lan taldeko kide batek hitza hartu zuen Korrikaren inguruko egitarau eta xehetasunak azaltzeko.
Gaurtik aurrera 'Helduen euskalduntze alfabetatzea Egian' dokumentala sarean ikusgai dago:
https://youtu.be/TG8EVoXf1Dw
Enara Varea Letona auzokideak Gordegiaren babesarekin ekoiztutako dokumentala aurkeztu genuen ostiralean Kuktur Etxean, Korrika Kulturalaren barruan. Gordegiako Itsaso Alkortak eta Enarak lanaren aurkezpena egin ostean proiektatu zen dokumentala. Ikusentzunezkoak Donostiako Egia auzoan, helduen euskalduntze alfabetatze prozesua nola eman zen azaltzen du 60ko hamarkadatik hasita.
Emanaldiak arrakasta handia izan zuen eta aretoa erabat bete zen besteak beste euskaltzale, ikasle eta irakasleekin. Bukaeran Korrikako lan taldeko kide batek hitza hartu zuen Korrikaren inguruko egitarau eta xehetasunak azaltzeko.
Gaurtik aurrera ‘Helduen euskalduntze alfabetatzea Egian’ dokumentala sarean ikusgai dago: