Kata taberna “Beti giro onean, rollo txarrik gabe, konfidantzazko harremana daukagu auzoarekin”
Komertzioaren izena: Taberna Tetuan “Kata”.
Helbidea: Karmengo ama, 32B, 20012, Egia.
Jarduna: Taberna eta jatetxea.
Historia
1956an zabaldu zen taberna lehengo aldiz, Markosen aitona amonek zabaldu zuten. Markosen gurasoek jarraitu zuten ondoren eta azkenengoz Markos eta bere anai arrebek. Tabernarekin lotuta egon da bizitza osoa baina 46 urte daramatza bertan lanean. Ireki zutenean ardotegi bezala ireki zuten, ardoa eramaten zuten auzoetako etxeetara. Pixkanaka joan ziren gauza berriak txertatzen, garagardoa, sukaldea eta abar luze bat. Sukaldeak ekarri zuen aldaketa handiena, menuarekin hasi baiziren eta berdin jarraitu dute gaur egun arte. Tabernaren itxurari dagokionez, ez da gehiegi aldatu, aitona amonek jarritako estetikarekin jarraitzea erabaki dute
Tetuan Taberna “Kata” / Araitz Katarain
Gaur egun
Auzora jende berria etorri bada ere, tabernara ez da jende berri asko etortzen. Auzoko taberna bat da eta auzotarrak joaten dira bertara. Auzoa bera da aldatu dena, lehenago komertzio ugari zegoen inguruan baina pixkanak isten joan dira denak.
Oso gertuko harremana dute auzotarrekin, guztiz konfidantzazkoa. Tabernara sartzen den bezeroen gehiengoa ezagutzen dute. Markosen alabek ere lan egiten dute gaur egun tabernan eta horrek belaunaldi berriekin konektatzen laguntzen die.
Etorkizuna
Ez dakite tabernarekin zer gertatuko den. Urte gutxi geratzen zaizkie erretiratzeko eta tabernaren etorkizuna zein izango den ikusteke dago. 70 urte beteko ditu tabernak aurten eta ospatzeko asmoa dute. 2026ko Ekainean izango da eta kontzertuak eta ospakizuna egongo da. Egindako ibilbideari aitortza eta eskertza jasotzeko aukera ederra izango da bai beraientzat eta bai auzotarrentzat.
Anekdota
“ Egin genuen 50. urteurrena eta egin genuen horrelako jai bat eta urtero egiten genuen, egin genuen 51, 52, 53, 54 eta ia esan giñun bueno nahikoa da 60.urteurrena ez genuen egin pandemiagatik, baina bueno orain berriro berreskuratuko dugu”.
Komertzio eta ostalarien Bilduma berezia ikusi