Kontxi: “Jendearekin egotea emozionalki erabateko esker ona da”
Komertzioaren izena: Kontxi.
Helbidea: Karmengo ama 15, 20012, Egia.
Jarduna: Lentzeria, mertzeria eta etxeko arropa.
Historia
Urte asko daramatza komertzio honek familia berarean eskuetan baina gaur egun dena izan aurretik beste zenbait izate izan zituen. Kontxiren familiak, 1958. urtean erosi zuen lokala. Hasieran taberna bat izan zen, Izkiña taberna hain zuzen ere. Kontxiren gurasoek eta osabak atera zuten taberna aurrera 1972. urte inguruan itxi zen arte. Gozotegi bezala zabaldu zen ondoren, Kontxik eta bere ahizpak lan egiten zuten bertan. 1987. urterarte iraun zuen gozo-dendak. Behin hau itxita, 1987. urtean bertan, mertzeria zabaldu zuen Kontxik. 1995ean Kontxi kanpora joan zen bizitzera eta bere ama eta ahizpak jarraitu zuten dendarekin. Hala jarraitu zuten 2015. urterarte, amak erretiroa hartu behar zuen eta Kontxik itzultzea erabaki zuen. Denda pixka bat zaharkituta zegoenez, haizea freskoa izan zen Kontxiren itzulera. Ordutik Kontxi da dendaren arduraduna.
Garai batean pareko komertzioa ere Kontxiren gurasoena zen. Taberna ireki zuten garaian, gozotegia bertan zegoen. Zenbait osasun arazogatik taberna itxi zutenez, beste gozotegia itxi eta izkiña honetan zabaldu zuten. Pareko lokalean mertzeria zabaldu zuten bitartean. Azkenean, mertzeria istea erabaki zen eta gaur egun dagoen lekura mugitzea, familiak igandeak jai hartu eta elkarrekin denbora pasatzeko aukera izateko.
Kontxi lentzeria eta etxeko arropa / Araitz Katarain
Gaur egun
2015ean Kontxik denda berrartu zuenetik bertan jarraitzen du. Auzoan zegoen ohial denda itxi zutenetik, produktu honen falta zegoen. Hau horrela, mertzeria izateaz gain etxeko ohial denda ere bada gaur egun. Pixka bat danetik saltzen du bertan. Harreman ona du azoko jendearekin, oso gertukoa.
Gaur egun jende gazteak internetetik erosten du gehienbat, Shein eta holakoetan. Dendaren bezero profila 50 urtetik gorakoa izan ohi da, egia da, pandemiaren ondoren zenbait gazte komertzio txikiei leku egiten hasi direla baina joera orokorra aurretik esandakoa da. Garai batean 13 mertzeria inguru egongo ziren auzoan, bakoitzak bere lana egiten zuen eta ez zien besteei itzalik egiten. Auzoa bera askoz biziagoa zen, komertzio ugari zeuden. Gaur egun, guzti hau galtzen ari da. Jende heldua etortzen da gehienbat, produktu eske batzuetan, konpainia eske beste zenbaitetan.
Etorkizuna
3 urte inguru geratzen zaizkio Kontxiri erretiroa hartzeko. Auzoko jendeari esker, denda honek badauka etorkizuna. Aberasteko beste ez du ematen baina ondo biziteko beste bai baina ez dago erreleborik, gazteek ez dute erreleboa hartu nahi. Norbait hartzeko prest egongo balitz, Kontxi ofizioa erakusteko prest dago, gustuz egin beharreko lana bada ere, polita da. Jendearekin harremanetan egotea eta gertuko sentitzea beharrezkoa da auzoa eta denda mantentzeko.
Urte asko daramatza bertan lanean Kontxik baina oraindik gogotsu dago. Asko gustatzen zaio bere lana, oso lan eskertu da. Bezeroak zirenak lagunak ere badira gaur egun eta sortutako konfiantza hori ez luke inundik ere aldatuko.
Anekdota
“Anekdota asko daude, andreak, etorri eta hitz egin nahi dutenak. Batzuetan tabernara etortzen dira nire bila. Baina azkenean asko eskertzen dizute, konpainia eta gertutasuna.
Komertzio eta ostalarien Bilduma berezia ikusi