Iazko San Tomas eguna Grosen. (Argazkia: Makoki)
Datorren abenduaren 21ean Groseko Txofre Plazan postuak jartzeko aukera izango da, San Tomas azoka dela eta. Irabazi asmorik gabeko elkarteei eta eragileei luzatzen diegu zozketan parte hartzeko proposamena. Groseko taldeek izango dute lehentasuna.
Hilaren 22a da postuetarako izena emateko azken eguna. Izena eman nahi duzuenok
santotomas@zipotz.eus helbidera idatzi ezazue, zuen taldearen izena zein den adierazi eta zuen ekintza eremua zein den den azaldu.
Animatu Groseko San Tomasetan parte hartzera!