A ze giroa eskolako jaialdian!
Pasa den larunbatean (ekainak 15), eskolako jaialdia egin zen eta giro ederrean ibili ziren ikasle, irakasle, guraso zein gerturatutako herritarrak. Goizeko 11:00etan hasita, emanaldia eskaini zuten eskolako ume eta gurasoek. Txikienek abestu egin zuten, LHkoek antzerkia eta 3. ziklokoek jardunaldietan aurkeztu zuten proiektuaren aurkezpena egin zuten. Emanaldiari ginda gurasoek jarri zioten Baloreak taldearen Elkartasuna abestiarekin egindako dantza eta kantu saioarekin. 6. mailakoak aritu ziren aurkezpen lanetan.
Bestalde, ikasturte honetan Ane, Dorleta eta Idoiak eskolako ibilbidea bukatzen dutela eta, merezitako agurra jaso zuten. Hirurentzat bideo montaje bat prestatu zuten eta Aneri argazki bat ere oparitu zioten Igeldoko eskolan pasatako 16 urteak eskertuz.
Emanaldiaren ostean, Guraso Elkarteak prestatutako bazkaria izan zuten ume eta gurasoek, plazan. Bertako produktu goxoak jateko aukera izan zuten, parrillan eginda. Arratsaldean, berriz, umeentzat futbolina jarri zuten eta horrez gain, musika, merienda eta barra ere ez ziren falta izan.
Argazkiak ikusgai daude galerian eta bideotxo bat ere bai, hemen behean.