Agiti bideko zati bat itxita
Donostiako Udaleko ur horniketa zerbitzukoak obretan ari dira Agiti bidean, eta zati bat itxita dago. Hain zuzen, Harrigain nekazalturismora joateko kruzetik Arritxulo bideko kruzeraino. Hori dela eta, Arritxulo bidetik ari dira desbideratzen trafikoa. Oraingo zatiko lanak bukatzean, Agiti eta Arritxulo lotzen diren zonaldean ariko dira eta Arritxuloko zati bat ia itxita geratuko da. Dena dela, bertakoek izango dute pasatzeko modua. 2-3 asteko kontua izango dela azaldu dute. Tuberi bat sartzen ari dira, ur sarea hobetzeko zonalde horretan.