ATZERA BEGIRA: Biorretan Eskola
Orri Informatiboko maiatzeko alean, honakoa argitaratu zen ATZERA BEGIRA atalean: Jakin dugunez, orain dela 75 urte inguru, Biorreta baserrian eskola izan omen zen, Teodoro Martinez irakaslearekin. Teodoro, Villadelmiron (Burgos) jaio zen eta 1942 urte inguruan etorri zen Biorreta baserrira. Aurrez, Orio inguruko beste zenbait baserritan ere egon zen. Gerra garaian Usurbilgo tren geltokian lan egiten omen zuen Teodorok, baina okerren bat egin eta kaleratu egin zuten, lanik gabe geldituz. Biorretara morroi lanak egitera etorri zen, baserriko lanetan laguntzera, baina hortaz aparte, inguruko gazteei eskola ere ematen zien. Hauek izan ziren Biorretako eskolatik pasatako batzuk: Egioletako Joxe, Antonio, Inazio, Balentin eta Sabino Alkorta; Muttegiko Joxe Etxabe; Arratzaindik ere baten batzuk azaltzen omen ziren eta Biorretako Maria Luisak ere eskola saioren bat jaso omen zuen. Eskolak emateko, arbel moduan ohe-buru bat erabiltzen zuten, gaur egunean oraindik baserrian dutena. Argazkian, arbel moduan erabiltzen zuten ohe-burua.
Orri Informatiboko maiatzeko alean, honakoa argitaratu zen ATZERA BEGIRA atalean:
Jakin dugunez, orain dela 75 urte inguru, Biorreta baserrian eskola izan omen zen, Teodoro Martinez irakaslearekin. Teodoro, Villadelmiron (Burgos) jaio zen eta 1942 urte inguruan etorri zen Biorreta baserrira. Aurrez, Orio inguruko beste zenbait baserritan ere egon zen. Gerra garaian Usurbilgo tren geltokian lan egiten omen zuen Teodorok, baina okerren bat egin eta kaleratu egin zuten, lanik gabe geldituz. Biorretara morroi lanak egitera etorri zen, baserriko lanetan laguntzera, baina hortaz aparte, inguruko gazteei eskola ere ematen zien. Hauek izan ziren Biorretako eskolatik pasatako batzuk: Egioletako Joxe, Antonio, Inazio, Balentin eta Sabino Alkorta; Muttegiko Joxe Etxabe; Arratzaindik ere baten batzuk azaltzen omen ziren eta Biorretako Maria Luisak ere eskola saioren bat jaso omen zuen. Eskolak emateko, arbel moduan ohe-buru bat erabiltzen zuten, gaur egunean oraindik baserrian dutena.