Azken egunak, Pala Txapelketan apuntatzeko
Bigarren urtez, Neguko Pala Txapelketa jokatuko da azaroaren 22an hasi eta apirilaren 3ra bitarte eta izena emateko, azaroaren 8an bukatuko da epea (ostirala). Parte hartzeko, bikote bakoitzak 20 euro ordaindu behar ditu. Emakumezkoak teniseko pelotarekin ariko dira eta pelota mazizarekin bi maila izango dira. Izena emateko, telefono honetara idatzi behar da: 648268216. Datuak Whatsappez bidaltzeko eskatu dute.
Herri Kontseiluak eta Pelota Elkarteak elkarlanean antolatutako txapelketa da. Helburua, pelotan jolasteaz gain, neguko ostiraletan herrian giro pixka bat sortzea da; herriari bizia ematea. Hori horrela, ostiraletan izango dira partiduak arratsaldeko 18:30etatik aurrera.
Hainbat baldintza
Kontuan hartu beharreko hainbat baldintza ere zehaztu dituzte txapelketarako:
-Egun aldaketarik ez da onartuko (ordu aldaketa adostuz gero, bai).
-Ordezko bakarra izango du bikote bakoitzak txapelketan zehar.
-Partiduak jokatzeko arropa txuriarekin joan behar da.