Azken euriteek eragindako kalteak udazkenerako konpontzea aurreikusten dute
Asteburuko euriteek kalte ugari eragin dituzte Igeldon. Nabarmentzekoak dira errepide nagusian eta Lasarmendi bidean igandean izan ziren lur-jausiak. Errepide nagusian, Zerutxoko kurba baino beheraxeago, espaloi zatia eraman zuen urak eta beheraka jaisteko karrilean ere kalteak eragin zituen. Donostiako Udaletik Herri Kontseiluari jakinarazi diotenez, bertako estolda-zuloa belar, adar eta hostoz zikina zegoen eta urak irteera beste nonbaitetik bilatu zuen, sekulako kaltea eraginez. Espaloia eramateaz gain, errepidean metro bateko zabaleran ere lur mugimendua egon da. Hori horrela, azaldu dute segurtasun neurriak hartu direla eta horregatik jarri dutela semaforoa: «beherako karrila ezin da erabili, badaezpada». Orain, kalteak konpontzeko zer egin aztertzen ari dira eta proiektuak eskatu dituzte. Lanak bukatzerako, iraila-urria izango dela adierazi dute. Ordura arte, beraz, semaforoa izango da bertan. Lasarmendi bidea itxita Lasarmendi bidean ere lur mugimenduak izan dira lehendik ere lur-jausiak izanak ziren lekuan. Bertan zeuden hormigoizko barrerak erori dira oraingoan eta bidea ixtea erabaki dute behar bezala konpondu arte. Beraz, Mendi Mendian eta Leku-Eder arteko zatia itxita dago. Dena dela, oinez edo bizikletan pasa liteke. Hemengo lanak ere iraila-urrian bukatzea aurreikusten dute. Batera egingo dituzte. Zuhaitz erorketak Beste hainbat inzidentzia ere izan ziren igandean. Besteak beste, Pilotegi eta Erauntzetako bideak itxita egon ziren zuhaitzak erori zirelako.
Asteburuko euriteek kalte ugari eragin dituzte Igeldon. Nabarmentzekoak dira errepide nagusian eta Lasarmendi bidean igandean izan ziren lur-jausiak. Errepide nagusian, Zerutxoko kurba baino beheraxeago, espaloi zatia eraman zuen urak eta beheraka jaisteko karrilean ere kalteak eragin zituen. Donostiako Udaletik Herri Kontseiluari jakinarazi diotenez, bertako estolda-zuloa belar, adar eta hostoz zikina zegoen eta urak irteera beste nonbaitetik bilatu zuen, sekulako kaltea eraginez. Espaloia eramateaz gain, errepidean metro bateko zabaleran ere lur mugimendua egon da. Hori horrela, azaldu dute segurtasun neurriak hartu direla eta horregatik jarri dutela semaforoa: «beherako karrila ezin da erabili, badaezpada». Orain, kalteak konpontzeko zer egin aztertzen ari dira eta proiektuak eskatu dituzte. Lanak bukatzerako, iraila-urria izango dela adierazi dute. Ordura arte, beraz, semaforoa izango da bertan.

Lasarmendi bidea itxita
Lasarmendi bidean ere lur mugimenduak izan dira lehendik ere lur-jausiak izanak ziren lekuan. Bertan zeuden hormigoizko barrerak erori dira oraingoan eta bidea ixtea erabaki dute behar bezala konpondu arte. Beraz, Mendi Mendian eta Leku-Eder arteko zatia itxita dago. Dena dela, oinez edo bizikletan pasa liteke. Hemengo lanak ere iraila-urrian bukatzea aurreikusten dute. Batera egingo dituzte.
Zuhaitz erorketak
Beste hainbat inzidentzia ere izan ziren igandean. Besteak beste, Pilotegi eta Erauntzetako bideak itxita egon ziren zuhaitzak erori zirelako.

