Batzar irekia egingo du Itsas Aurre elkarteak ostegunean
Itsas Aurre elkarteak batzar irekia antolatu du orain arteko ibilbidea eta aurrera begirako erronkak aztertzeko: "Itsas Aurre: orain arteko ibilbidea eta aurrera begira zer?". Azken urteetan bezala, orain ere, herritarren partehartzea garrantzitsua dela azpimarratu dute elkartetik, ideiak eta iritzi desberdinak jasotzeko. Hori horrela, animatu eta azaltzeko dei egiten diete herritar guztiei. Batzarra ostegunean (urriak 10) izango da, 20:00etan kultur etxean.
