Biorreta pantaila handian
Biorreta baserria Donostiako Zinemaldian ezinbesteko bihurtzen ari dela dirudi. Iaz, Karmele filmean ikusi genuen eta aurten, La Deriva pelikulan ageri da. Oraingoan gainera, baserriak bakarrik ez, Kandido Arrillaga jabeak ere partea izan du. Bere eguneroko zereginetan agertzen da: sukaldean, atarira ateratzen, oiloei janaria ematen...
Joseba Arrillaga semeak Orri Informatiboari kontatu dionez, esperientzia berria eta polita izan da hau dena. «Zinema mundua ez ezagutzetik, dena barru barrutik bizitzeraino. Ikusten duzu ze montaje, ze lan eta zenbat diru gastatu behar izan den grabaketa hori egiteko eta gero minutu batzuk besterik ez dira azaltzen. Karmelen adibidez, ez zara konturatzen Biorreta denik ere. Bonbardaketako momentuan azaltzen da, hasieran. Eta kuriosoa da hori ere. Azken bigarren eguneko lana izan zen hemengo grabaketa. Handik bi egunetara bukatu zuten pelikula grabatzea eta gero hasieran ateratzen da».
La Derivakoa goiz bateko grabaketa lana izan zen iazko irailean. Eta Karmele pelikularako bi egunez aritu ziren 2024ko maiatzean. «Beraien artean bat gehiago bihurtzen zara. Behar duten horretan laguntzen. Pentsa, 80 bat pertsona etxe bueltan. Sekulako montajea», dio.
Kandidoren irudia
Pelikulak grabatzeko asmoz askotan joan izan zaizkiela galdezka azaldu du Arrillagak, baina bi hauek atera direla aurrera. La Derivan, gainera, Kandidoren irudia nahi izan du Tsai Ming-Liang zuzendariak. Proposatu eta segituan animatu zela azaldu du Arrillagak: «Eta grabaketa behin bakarrik egin zuen». Zuzendariak aukeratu zuen Kandido, 80 urtetik gorako baserritarra. «Filmatzen diren pertsonek ezaugarri bereizgarriak izatea interesatzen zait, horrela aukeratzen ditut», adierazi zuen medio batean zuzendari Taiwandarrak.
La Deriva pelikula berezia da. Tsai Ming-Liang zuzendariak aurrez grabatu duen
El caminante sagaren kapitulu berri bat. Monje budista bat da protagonista eta oinez azaltzen da mantso mantso leku eta paisaia desberdinetan, gainerakoak bere ohiko erritmoan dabiltzan bitartean. Mutua da eta irudiak hartzen du protagonismoa. Kasu honetan Donostian eta inguruan grabatu dute. Vitrine Films ekoiztetxe donostiarraren eskariz.
Irailaren 19an aurkeztu eta estreinatu zuten Zinemaldian Zabaltegi sailean. Bertan izan ziren Kandido eta Joseba Arrillaga aita-semeak.
Biorreta baserria Donostiako Zinemaldian ezinbesteko bihurtzen ari dela dirudi. Iaz, Karmele filmean ikusi genuen eta aurten, La Deriva pelikulan ageri da. Oraingoan gainera, baserriak bakarrik ez, Kandido Arrillaga jabeak ere partea izan du. Bere eguneroko zereginetan agertzen da: sukaldean, atarira ateratzen, oiloei janaria ematen…