EGUZKI EKLIPSEA: Datorren abuztuan berriz
Abuztuaren 12an eguzki eklipsea izan zen eta jende ugari gerturatu zen Igeldora, naturak eskainitako opariaz gozatzera. Ez zen erabatekoa izan, baina ia-ia, eta oso irudi politak utzi zituen. Datorren urtean, berriz izango da aukera. 2027ko abuztuaren 2an, hain zuzen. Eguzki-eklipsea partziala izango da Euskal Herri osoan. Kokapenaren arabera, Ilargiak ezkutatzen duen eguzki-diskoaren zatia desberdina izango da. Igeldon, adibidez, %74koa izango da. Eklipsea 10:00ak aldera izango da, eguzkia zerumugaren gainean nahiko altu dagoenean, eta horrek leku gehienetatik behatzea erraztuko du.