‘...eta segi aurrera’ liburua osatu du Iraolak
Urte honen maiatzaren 6an, 40 urte bete dira Jarrai ezker abertzaleko gazte antolakundea sortu zenetik. Horren harira, Ernai eta Aitzina gazte antolakundeak “Bulkada Berrien Garaia Da” dinamika jarri zuten martxan. Eta dinamika horren bueltan “...eta segi aurrera” liburua idatzi dute gazte antolakunde horietan aritutako eta ari diren hainbat kidek. Horien artean, Xabi Iraola igeldotarra aritu da liburuaren osaketan.
Liburuaren helburu nagusia honakoa izan dela azaldu du Iraolak: «40 urte hauetan Jarrai, Gazteriak, Haika, Segi, Ernai eta Aitzina gazte antolakundeen historia jaso eta gazte belaunaldi berrien eskura jartzea. Izan ere, mugimendu baten egiteko garrantzitsuenetako bat memoriaren eta transmisioaren lanketa da».
Maiatzaren 6an aurkeztu zuten liburua Añorgako Zine Zaharrean 150 pertsonaren aurrean. Geroztik, Euskal Herriko txoko ezberdinetan liburuaren aurkezpenak egiten ari dira. Liburua eskuragai da liburu dendetan.
Urte honen maiatzaren 6an, 40 urte bete dira Jarrai ezker abertzaleko gazte antolakundea sortu zenetik. Horren harira, Ernai eta Aitzina gazte antolakundeak “Bulkada Berrien Garaia Da” dinamika jarri zuten martxan. Eta dinamika horren bueltan “…eta segi aurrera” liburua idatzi dute gazte antolakunde horietan aritutako eta ari diren hainbat kidek. Horien artean, Xabi Iraola igeldotarra aritu da liburuaren osaketan.