Etxebizitza taldea sortu da
Etxebizitzari dagokionez, arazo larria dugula iritzita, herri kontseiluaren iniziatibaz herritar talde bat antolatzen hasi da. Azken urteetan, gero eta igeldotar gehiago kanpora bizitzera joan dira. Egoera honi konponbidea jarri eta zerbait egin beharra dagoela iruditzen zaie antolatzen hasi diren herritarrei.
Taldea lehenengo aldiz, hurrengo asteetan bilduko da eta gaia osotasunean lantzeko asmoa dute. Hau da, etxebizitzaren gaiak ertz asko ditu, beraz ez dute modu partzialean landu nahi, arazo estruktural eta orokor gisa baizik. Aipatu dutenez, etxe hutsak, babes ofizialeko etxeak, etxebizitza komunitario/kooperatiboak… lanketan murgilduko dira. Taldean sartu edo gaiaren inguruan laguntzeko prest egonez gero, idatzi edo deitu hona: herrikontseilua@igeldo.eus edo 943313030.