Festak iragartzeko argazki lehiaketa martxan dago
Ttonttorro Jai Batzordeko kideak jaiak antolatzen dabiltza «herriari bizipoza emateko» asmoz. Hori horrela, argazki lehiaketa antolatu dute oraingoan ere, nahiz eta desberdina izan: «Dakizuen bezala, urtero argazki lehiaketa egiten dugu programako portada aukeratzeko. Aurten, jaiak ere ezberdinak izango direnez, ez da programa ofizialik egongo. Dena dela, egitaraua jasoko duen kartel handiak eta etxeetara banatzeko eskuorriak aterako ditugu. Horietan, atzean joango den irudia aukeratzeko argazki lehiaketa jartzen dugu martxan», azaldu dute. Ekainaren 3a azken eguna Lehiaketan parte hartzeko arauak ondorengoak dira: - Gaia: Igeldorekin zerikusia duen argazki, marrazki, montaje edo collage - Argazkia aurkezteko email honetara bidali: ttonttorro@gmail.com Parte hartzeko azken eguna ekainaren 3a izango da. Data hori baino lehen bidali behar dira argazkiak. «Animatu, parte hartu eta asko zaindu!!!» egin dute dei.
