Gainbeheran zegoen ohiturari, bultzada
Eskeko kuadrilak idatzi bat prestatu du. Jarraian irakurri dezakezue:
Kaixo herrikide!
Etxeetara jaien aurretik bidali genuen idatzian esan genuen eskean talde bakarra ateratzeko erabakia hartzea ez zela guretzat erraza izan. Azpimarratu genuen bezala, taldean iritzi ezberdinak genituen eta asko eztabaidatu ondoren hartu genuen talde bakarra ateratzeko erabakia.
Behin festak pasata, komeni da eskeen balorazioa egitea. Ezer baino lehen, esan dezakegu talde bat ateratzeko erabakia hartzea arrakastatsua izan dela. Eta hori diogu atera garen kide kopurua ikusita, taldearen aniztasuna kontuan hartuta eta izandako giro paregabea aintzat hartuta. San Juan bezperan 24 pertsona atera ginen eskean eta, horietatik, 13k eske osoa egin genuen. Komeni da aipatzea hasieran 7 pertsonak soilik amaitu behar genuela baina, taldeak izandako giro ona ikusita, gehiagok amaitu genuela. Santa ixabeletan aldiz, 19 pertsona atera ginen eta 18k amaitu genuen. Kopuruaz gain, bestelako elementu batzuk aipatu nahiko genituzke. Aspaldiko partez, belaunaldi oso ezberdinetako herritarrak atera gara eta gure artean giro aparta izan dugu.
Eskeen aurretik egin dugun prozesuak (erabakia hartzeko izandako eztabaida) eta eskeak berak, talde bezala asko indartu gaituela eta gainbeheran zegoen ohiturari bultzada berria eman diola uste dugu. Kuadrila kopuruz hazi egin da eta eskeetan sortutako giroari esker, jaietan ere une askotan elkarrekin giro ezin hobean ibili gara. Orain, sorturiko harremanek jarraipena izan dezaten lanean jarraituko dugu urte guztian zehar.
Azkenik, zuengana zuzentzen gara, etxeetan esku zabalik hartu gaituzuen herritarrei. Urtero bezala, goizeko ordu txikietan zuen etxeetako ateak ireki eta zuen maitasun eta goxotasuna eman diguzuen guztiei. Mila esker benetan!
Eskeko kuadrila