Giro bikaina Garagardo Azokan
Aurten ere, ohikoa ez den Garagardo Azokaz gozatzeko aukera izan da Igeldon eta benetan arrakastatsua izan dela azaldu dute antolatzaileek: «Lan asko egin da, ondo saldu da, jenero ona eta goxoa zegoen, iaz baino zerbeza gehiago ere bazegoen, turnoetan eta jasoketan jendeak asko lagundu du, giro bikaina... Beraz, oso pozik eta oso sentsazio onarekin geratu gara». Azoka berezi honetan, inguruan egindako garagardo artisauez gain, bertako jakiak egon dira aukeran: hegaluzea, bentreska, saltxitxak, tomatea, gindillak... Ekimena, Igeldoko Kooperatibaren alde izan da eta bertan lortutako dirua proiektua aurrera ateratzeko erabiliko da. Argazki guztiak ikusgai daude galerian.
Aurten ere, ohikoa ez den Garagardo Azokaz gozatzeko aukera izan da Igeldon eta benetan arrakastatsua izan dela azaldu dute antolatzaileek: «Lan asko egin da, ondo saldu da, jenero ona eta goxoa zegoen, iaz baino zerbeza gehiago ere bazegoen, turnoetan eta jasoketan jendeak asko lagundu du, giro bikaina… Beraz, oso pozik eta oso sentsazio onarekin geratu gara». Azoka berezi honetan, inguruan egindako garagardo artisauez gain, bertako jakiak egon dira aukeran: hegaluzea, bentreska, saltxitxak, tomatea, gindillak…
Ekimena, Igeldoko Kooperatibaren alde izan da eta bertan lortutako dirua proiektua aurrera ateratzeko erabiliko da.
Argazki guztiak ikusgai daude galerian.