Giro ederrean ospatu da aurten ere San Isidro
Urtero bezala, baserritarren omenez, San Isidro eguna ospatu zen Igeldon, eta ez zuten hutsik egin ez toka txapelketak ezta afariak ere. Tokan, 10 lagunek hartu zuten parte eta Mikel Alkorta izan zen irabazlea, Aitziber Alzuarekin desenpatea jokatu ostean. Afaria, berriz, Etxe Nagusi jatetxean izan zen eta 31 lagun elkartu ziren mahaiaren bueltan. Alkorta anai-arrebak aritu ziren afaria girotzen trikitixa eta panderoarekin. Giro ederrean ibili ziren. Argazki guztiak ikusgai daude galerian.
Urtero bezala, baserritarren omenez, San Isidro eguna ospatu zen Igeldon, eta ez zuten hutsik egin ez toka txapelketak ezta afariak ere. Tokan, 10 lagunek hartu zuten parte eta Mikel Alkorta izan zen irabazlea, Aitziber Alzuarekin desenpatea jokatu ostean. Afaria, berriz, Etxe Nagusi jatetxean izan zen eta 31 lagun elkartu ziren mahaiaren bueltan. Alkorta anai-arrebak aritu ziren afaria girotzen trikitixa eta panderoarekin. Giro ederrean ibili ziren.
Argazki guztiak ikusgai daude galerian.