Herri Batzarra egingo da azaroan
Herri Kontseiluak deituta, Herri Batzarra egingo da azaroaren 1ean. Igeldoko Entitatea 2027ko aurrekontuak prestatzen ari da eta horiei buruz hitz egingo dute ordezkariek, besteak beste. Jakinarazi dutenez, bilera erronda egin dute herriko eragile guztiekin. Aurrekontuak azaldu eta inbertsioetarako proposamenak biltzen aritu dira. Eragile bakoitzaren beharrak ere jaso dituzte.
Goizeko 11:00etan izango da Itsas Aurren eta herritar guztiei egiten diete dei bertaratzeko.
Hauteskundeak hizketagai
Maiatzean, Udal eta Foru Hauteskundeak izango dira. Hori horrela, Igeldoko Entitatea sortu denetik lehenengo aldiz, hauteskundeak izango ditugu Igeldon. Hirugarren hautetsontzi bat egongo da eta Igeldoko alkatea aukeratu beharko dute herritarrek. Batzarrean azalpen zehatzagoak emango dituzte.