Igeldon ere, Gau Beltza ospatuko da gaur
Aurten ere, Gau Beltza ospatzeko asmotan dira herriko hainbat guraso eta ume. Hori dela eta, tailerrak egongo dira Itsas Aurren 18:00etatik aurrera. Aurpegiak margotuko dituzte, aurpegirako izarak egin, donuts beldurgarriak prestatu... Ondoren, kaxkoan zehar, atez ate, goxoki eske ibiliko dira haurrak. Amaitzeko, afaritxoa egingo dute. Arroz beltza egongo da helduentzat eta pizza txikientzat (afarirako izena eman behar zen aurrez).
Aurten ere, Gau Beltza ospatzeko asmotan dira herriko hainbat guraso eta ume. Hori dela eta, tailerrak egongo dira Itsas Aurren 18:00etatik aurrera. Aurpegiak margotuko dituzte, aurpegirako izarak egin, donuts beldurgarriak prestatu… Ondoren, kaxkoan zehar, atez ate, goxoki eske ibiliko dira haurrak. Amaitzeko, afaritxoa egingo dute. Arroz beltza egongo da helduentzat eta pizza txikientzat (afarirako izena eman behar zen aurrez).