Igeldon girotutako eleberria argitaratu dute: "Temporada de galernas"
Maria Pilar Lopez Vallejok Igeldon girotutako eleberria argitaratu berri du (irailak 28). “Temporada de galernas” du izena eleberriak. Asmatutako trama du, baina gerra aurreko garaian kokatzen da eta Meteorologia Behatokian, zehazki. Idazlea, bertako langilea da eta istorio honekin ezagutzera eman nahi izan du euskal kostako klimaren berezitasunak, bertako fenomeno ohikoenak, eta batez ere, behatokiko historia, aurreko mendera salto eginez.
Eleberria, 316 orriko liburua da eta gazteleraz dago idatzia. Independently published da argitaratzailea. Amazonen dago erosgai.