Igeldon gora ta bera gabiltza!
Igeldoko Udalak bultzatuta, hasiera eman zaio Mugikortasunari buruzko parte-hartze prozesuari. Uztailaren 14an egin zen lehenengo bilera eta 21 pertsona bildu ziren parte-hartze prozesuaren berri izateko. Prozesu hau Egia udal-aholkularitzak gidatuko du.
Mugikortasunaren inguruko parte-hartze prozesu honen helburua izango da, Igeldon mugikortasuna (herri barrukoa eta herritik kanporakoa) hobetzeko burutu beharreko ekintza zerrenda bat adostea.
Galdetegia betetzen dutenen artean, zozketak
Prozesuari igeldoar guztiek galdetegi bat betez ekingo zaio. Galdetegi honi esker, gure mugikortasun ohiturak eta hobetzeko beharrak identifikatuko dira. Galdetegia online betetzea eskatzen da ondoko lotura honetan sartuta.
Eskuz betetzeko galdetegia ere bidali da Orri Informatiboarekin batera. Eskuz betetako galdetegiak Itsas Aurreko buzoian utzi behar dira.
Galdetegia betetzen duten guztien artean 50 €ko 5 opari txartel zozketatuko dira, IKO Igeldoko kooperatiban gastatzeko. Galdetegiak abuztuaren 15erako bete behar dira. Galdetegia 16 urtetik gorako igeldoar guztiek bete ahal izango dute. Igeldon erroldatuta izatea ezinbesteko baldintza da.
Ondoren, lantaldea osatu
Behin galdetegia bete ondoren, lantalde bat jarriko dute martxan. Lantalde horrek hiru bilera izango ditu: lehena, galdetegitik ateratako ondorioen inguruan hausnartzeko; bigarrena, identifikatutako erronkei begira egon daitezkeen konponbideen berri jasotzeko,;eta azken bilera bat, konponbide egokienen zerrenda bat osatzeko.
Lantalde honetan parte hartu nahi duenak izena eman dezake galdetegian bertan, eta ondoren, zozketa egingo da izena eman duten guztien artean. Bilera horietan parte hartzeagatik 75 €ko ordainsaria emango zaio parte hartzaile bakoitzari.
Lantalde honek egindako hausnarketari, herritar guztiei irekitako beste 3 bileretan egingo den hausnarketa gehituko zaio. Bilera hauetan edozein herritarrek parte hartu ahal izango du.
Parte-hartze prozesua azken galdetegi batekin itxiko da. Galdetegi horretan, parte-hartze prozesu honetatik ateratako ekintza proposamenak bozkatzeko aukera emango zaie 16 urtetik gorako Igeldon erroldatutako guztiei. Modu horretan, mugikortasuna hobetzeko Igeldoko Udalak egin beharrekoa denon artean erabaki eta lehentasunak ezar-tzeko. Igeldoko Udaleko ordezkariek bertan ateratzen den ekintza lerroa bultzatzeko konpromezua agertu dute, proposamen bakoitza gauza-tzeko gaitasuna den heinean.
Bileran jakinarazi zen parte-har-tze prozesua GFAk diruz lagundua izan dela. Amaitzeko, parte hartze prozesuko lema eta irudia ere erabaki zituzten: Igeldon, gora ta bera gabiltza.
“Prozesu parte-hartzaile honetan zu ere gurekin izatea nahiko genuke: Igeldo, guztion artean”. Egin dute dei.