Ikastaro berriak proposatzeko momentua da
2021-2022 ikasturteari begira, irailean hasiko dira guztia antolatzeko lanetan eta antolatzaileek gogorarazi dute orain dela ikastaro berriak proposatzeko momentua. Aurreko ikasturtean bezala, honako ikastaroak egongo dira aukeran: yoga, zumba, euskal dantza, marrazketa, joskintza, balleta, gitarra, pianoa, trikitixa, panderoa, musika tailerra, frantsesa eta ingelesa. Udaberrian, berriz, patin roller.
Matrikulazioa iraila hasieran egin beharko da (irailean egingo da deialdi zehatza).
Proposamenak egiteko, zalantzak argitzeko edo apuntatzeko, idatzi email honetara: ieltxokulturelkartea@ymail.com.
Ikasturtea agurtzeko, emanaldi ederra
Ekainaren 18an izan zen ikasturte bukaerako emanaldia. Hainbat ikastarotan ikasleek ikasitakoa erakusteko aukera izan zuten. Hain zuzen, musika tailerra, balleta, trikitixa, panderoa, pianoa eta gitarrako ikasleek eskaini zuten emanaldia frontoian.