Ikastaro berriak proposatzeko orain da garaia
2026-2027 ikasturteko ikastaroetan apuntatzeko epea irailean irekiko da eta orain guztia antolatzen ari dira Ieltxo elkarteko kideak. Horregatik, orain da garaia ikastaro berriak proposatzekoa.
Aurreko ikasturtean eskaini diren ikastaroak honakoak izan dira: joskintza, pianoa, trikitixa, panderoa, ingelesa, euskal dantza, yoga, xakea, dantza garaikidea eta min-tzapraktika.
Matrikulazioa iraila hasieran egin beharko da (irailean egingo da deialdi zehatza). Proposamenak egiteko edo zalantzak argitzeko helbide honetara idatzi behar da: ieltxokulturelkartea@ymail.com.
Irakasle bila pianoan, euskaran eta joskintzan
Datorren ikasturteari begira hiru ikastaro kolokan daude irakaslerik ez dagoelako. Irakasleak behar dira pianoan, euskara ikastaroan eta mintzapraktikan, eta joskintzan. Interesa izanez gero, idatzi lehenbailehen.
Bestalde, aldaketa izango da yoga irakasleari dagokionean. Lurdesek ez du jarraituko eta bere ordez Maria ariko da.
Ikasturtea bukatzeko
emanaldia
Ekainaren 19an ikasturte bukaerako emanaldia eskaini zuten ikasleek. Dantza garaikidea, pianoa, trikitixa eta panderoko ikasleek ikasturtean zehar ikasitakoa erakutsi zuten.