Ikasturte bukaerako emanaldia eskainiko du aurten ere Ieltxok
Ikasturtea amaitzeko gutxi geratzen da eta urtero bezala, kurtso amaierako emanaldia eskainiko du Ieltxok. Bertan, ikastaro batzuetako ikasleek aukera izango dute beraien trebetasunak eta ikasturtean zehar ikasitakoa plazaratzeko. Gitarra, piano, trikitixa, pandero eta musika tailerreko ikasleak ariko dira zuzenean. Emanaldia ekainaren 21ean izango da (ostirala), arratsaldeko 17:00etan Eskolan. Ondoren, merendola-luntxa ere izango da plazan. Euskal Dantzako emanaldia, berriz, ekainaren 28an (ostirala) izango da plazan, arratsaldeko 16:30etatik aurrera. Herritarrei animatu eta gerturatzeko dei egiten diete antolatzaileek.