Irailean hasiko da buru-belarri lanean Herri Kontseilu berria
Ia %33ko babesa lortu zuen taldeak maiatzean egindako hauteskundeetan.
Herri Kontseilua berritzeko hauteskundeak izan ziren maiatzaren 26an. Bozkatzera deituta zeuden 850 herritarretatik 287k bozkatu zuten eta horietatik 279k adierazi zioten euren babesa aurkeztutako taldeari; hau da, %32,8ak. Boto bat baliogabea izan zen eta zazpi txuriak. Hori horrela, honako hauek osatzen dute egungo Igeldoko Herri Kontseilua: Iraitz Santa Kruz, Eneko Dorronsoro, Aratz Urruzmendi, Ainhoa Uranga, Iñaki Imaz, Pello Galarraga, Jexux Albeniz, Jaione Dorronsoro eta Asier Sota. Dena dela, festak eta udara tarteko, irailerako utzi dira kargu-hartzeak eta estatutu aldaketak. Beraz, ikasturte berriarekin hasiko dira buru-belarri lanean.
Taldeari babesa
Oraingo hauteskunde hauetan, lanerako prest dauden 9 herritarrek taldea osatu dute eta talde bezala aurkeztu dira. Beraz, aukera bakarra izan da eta herritarren ahalik eta babes gehien lortzea izan da helburua.
Herri Batzarra eta aurkezpena
Hauteskunde prozesuaz hitz egiteko eta talde berriaren aurkezpen ofiziala egiteko, Herri Batzarra egingo da uda bukatzean. Zehazteko dago eguna.
Errekonozimendu eskaera
Jarduneko Herri Kontseiluak idatzi bat erregistratu du Donostiako Udalean zein Gipuzkoako Foru Aldundian. Bertan eskaera argia egiten da: hauteskunde hauetatik atera diren bederatzi hautetsiak (Igeldoko herritarren ordezkariak) guztiz errekonozitu eta errespetatzea.