Itsas Aurre: orain arteko ibilbidea eta aurrera begira zer?
Itsas Aurre elkarteak batzar irekia antolatu du bihar (osteguna). Orain arteko ibilbidea eta aurrera begirako erronkak aztertuko dituzte bertan: "Itsas Aurre: orain arteko ibilbidea eta aurrera begira zer?". Ideiak eta iritzi desberdinak jasotzeko, herritarren partehartzea garrantzitsua dela azpimarratu dute elkartetik eta batzarrera azaltzeko dei egiten diete herritar guztiei. Hitzordua 20:00etan da kultur etxean.
