JUAN KARLOS IZAGIRRE: «Balio izan zigun demostratzeko gauzak beste modu batera egin daitezkeela»
Juan Karlos Izagirre Hortelano (Igeldo, 1963) EH Bilduko zinegotzia da Donostiako Udalean. 2011ko udal huteskundeetan Donostiako alkatetzara iritsi zen egundoko sorpresa emanaz. Medikuntza alboratu eta politikara egin zuen salto. 15 urteko ibilbidearen ondoren, maiatzean, lehen lerroa utziko duela iragarri du.
Donostiako alkatetzarako hautagaia ez zarela izango jakinarazi duzu eta politikako lehen lerroa utziko duzula. Zergatik?
Etapa hau bukatu delako. Uste dut lan instituzionala ez dela betikotu behar, helburua oinarrizko militantziara, inportanteena zalantzarik gabe, bueltatzea izan behar duela; gainera lan instituzionalean begirada eta jende berria sartzea ona da proiektuarentzako. Beste aldetik, ni medikua naiz, ez politikari soila, eta nirera bueltatzeaz aspaldi hitz egin genuen.
15 urte pasa dira Donostiako alkate aukeratu zintuztenetik eta politikari ibilbidea hasi zenuenetik. Nolakoak izan dira urte hauek?
Intentsitate handikoa. Zoragarria, baina gauza asko utzi behar dira alboan. Asko ikasten da, batez ere gauzak ez direla hain erraz egiten. Egin nahi eta ezin, baina saiatzea eta iparrorratza norabide egokian mantentzea da inportanteena. Presioa handia da; sektore boteretsu batzuek uste dute beraiena egin behar dela beti eta gogorra da hauei aurre egitea. Pepe Mujikak esaten zuen bezala: "una cosa es quién gobierna y otra quién manda". Orokorrean pozik egindakoarekin, bai gobernuan, bai oposizioan.
Zehaztasunera joz, ibilbide honetan aipatuko zenukeen momenturik onena? Eta txarrena edo gogorrena?
Urumeak bietatik izan zituen, une zailak bizi izan genituelako uholdeetan, baina balio izan zigun demostratzeko gauzak beste modu batera egin daitezkeela. Herritarrak jarri genituen erabakitzeko guneetan: larrialdi-plana hobetzerakoan, larrialdietako 24 orduko mahai gogorretan edo uholdeak saihesteko Urumean eta inguruan egin behar ziren obrak (zubi berriak, ibaia zabaldu, ur-tankeak eraiki, Txomin auzo berria eraiki...) erabakitzeko instituzio arteko mahaian. Herria gobernura eraman genuen, literalki, eta gobernua kalera irten zen, Auzolanera edo asanblada erraldoi eta zail haietara. Ni hor sentitzen nintzen eroso. Igeldon urteetan ikasitakoak, hiri handi batean, hein batean, aplikatu zitezkeela ikusten nuen. Asko daukat eskertzeko Igeldon urteetan ibili direnei herria egiten, asko erakutsi zidatelako, eta orain zabiltzatenei ere bai, noski. Besteek egindakoari begiratu eta hortik abiatzea ez da gomendio txarra, gaizki egin zirenak zuzenduz, ondo egindakoei segida emanaz.
Polita izan da hainbat pertsona ezagutu izana, komunitatearen alde asko egiten duten donostiar zintzoak, eta kanpoko pertsona miresgarri mordoa.
Txarra, politikan sortzen den joko zikina. Gauza bat esan eta kontrakoa egin, gezurrak eta erdi egiak, jendea gutxiestea... Oposizioa, medio nagusiak, botere asko duten batzuk... aurka edukitzea ez da atsegina. Garbi dago hauek ez zutela nahi gu hor egotea. Baina egongo gara berriro, noski! Zintzotasuna, gertutasuna eta gardentasun gehiago behar baita politikan.
Ikuspegi politikotik. Gertutik hasita, nola ikusten duzu egoera Igeldon eta Donostian? Eta orokorrean, Euskal Herrian?
Harro nago igeldotar izateaz. Igeldok jakin du, urte luzeetan, herri izaera mantentzen, gai izan da modu naturalean herria antolatzeko adostasun zabalak bilatzeko. Egunen batean omendu beharko ditugu gure aurretik ibilitakoak eta oraingo guztiak. Herriari ukatu egin zitzaion gehiengoak nahi zuen desanexioa, baina jakin zuen aprobetxatzen egoerak eskaintzen zion aukera berria. Urrats bat aurrera, zalantzarik gabe.
Donostian, berriz, arazo nagusia da utzi zaiela sektore eta interes zehatz batzuei nahi dutena egiten, hiria bere nahietara eraikitzen. Ondorioa? Auzoak eta hiria desitxuratzen ari direla, gure kultura, hizkuntza eta izaera propioa galtzen dugula, Donostia negozioa egiteko eta postal soil batean bihurtzen ari dela. Baina potentzial handia dago Donostian honi aurre egiteko. Sortu den haserrea ondo bideratzea izango da gakoa epe motzean.
Euskal Herriak, berriz, gure txikitasunetik, badauka nahiko esperientzia eta gaitasuna, bere neurrian, jakina, munduan sortzen ari den egoera larriari aurre egiteko. Gure herri-eskubideak, gure kultura eta hizkuntza, eta justizia soziala defendatzeko. Anbizioz eta ausardiaz, pragmatismotik baina konbentzimenduz, herri honek aurrera egingo du.
Mediku lanera bueltatuko zara ekainean. Hainbeste denbora zeregin horietatik kanpo, erraza izango al da martxa hartzea?
Bai, noski. 2015ean ere horrela egin nuen alkatetza utzi ondoren. Aspalditik nago hitz egiten Osakidetzako nire lankideekin eta berregokitzeari ez diot inolako arazorik ikusten.
Osakidetzan egoera bero dago... konponbiderik ba al du?
Osakidetzaren egoera kaskarra aspaldiko politiken ondorio besterik ez da. Azkuna sailburu zegoela ikusten genuen joera zein zen (pribatizazioa, oporretan eta bajetan ordezkorik ez, aurreikusten zen erretiro andanari aurre egiteko planik ez...).
Honi buelta emateko, denbora, Osasun publikoaren aldeko apustu irmoa eta langileekin eta eragileekin elkarlanean aritzeko konpromisoak beharko dira.
Beste zerbait gehitu nahi duzu?
Bukatu nahi dut Igeldo goraipatuz berriro. Segi dezagun gurea defendatzen, herri bezala zentzuz eztabaidatzen eta adosten. Urte luzeetan egin zuten, jarraitzen duzue. Bejondeizuela!
Juan Karlos Izagirre Hortelano (Igeldo, 1963) EH Bilduko zinegotzia da Donostiako Udalean. 2011ko udal huteskundeetan Donostiako alkatetzara iritsi zen egundoko sorpresa emanaz. Medikuntza alboratu eta politikara egin zuen salto. 15 urteko ibilbidearen ondoren, maiatzean, lehen lerroa utziko duela iragarri du.
Donostiako alkatetzarako hautagaia ez zarela izango jakinarazi duzu eta politikako lehen lerroa utziko duzula. Zergatik?
Etapa hau bukatu delako. Uste dut lan instituzionala ez dela betikotu behar, helburua oinarrizko militantziara, inportanteena zalantzarik gabe, bueltatzea izan behar duela; gainera lan instituzionalean begirada eta jende berria sartzea ona da proiektuarentzako. Beste aldetik, ni medikua naiz, ez politikari soila, eta nirera bueltatzeaz aspaldi hitz egin genuen.
15 urte pasa dira Donostiako alkate aukeratu zintuztenetik eta politikari ibilbidea hasi zenuenetik. Nolakoak izan dira urte hauek?
Intentsitate handikoa. Zoragarria, baina gauza asko utzi behar dira alboan. Asko ikasten da, batez ere gauzak ez direla hain erraz egiten. Egin nahi eta ezin, baina saiatzea eta iparrorratza norabide egokian mantentzea da inportanteena. Presioa handia da; sektore boteretsu batzuek uste dute beraiena egin behar dela beti eta gogorra da hauei aurre egitea. Pepe Mujikak esaten zuen bezala: “una cosa es quién gobierna y otra quién manda”. Orokorrean pozik egindakoarekin, bai gobernuan, bai oposizioan.

Zehaztasunera joz, ibilbide honetan aipatuko zenukeen momenturik onena? Eta txarrena edo gogorrena?
Urumeak bietatik izan zituen, une zailak bizi izan genituelako uholdeetan, baina balio izan zigun demostratzeko gauzak beste modu batera egin daitezkeela. Herritarrak jarri genituen erabakitzeko guneetan: larrialdi-plana hobetzerakoan, larrialdietako 24 orduko mahai gogorretan edo uholdeak saihesteko Urumean eta inguruan egin behar ziren obrak (zubi berriak, ibaia zabaldu, ur-tankeak eraiki, Txomin auzo berria eraiki…) erabakitzeko instituzio arteko mahaian. Herria gobernura eraman genuen, literalki, eta gobernua kalera irten zen, Auzolanera edo asanblada erraldoi eta zail haietara. Ni hor sentitzen nintzen eroso. Igeldon urteetan ikasitakoak, hiri handi batean, hein batean, aplikatu zitezkeela ikusten nuen. Asko daukat eskertzeko Igeldon urteetan ibili direnei herria egiten, asko erakutsi zidatelako, eta orain zabiltzatenei ere bai, noski. Besteek egindakoari begiratu eta hortik abiatzea ez da gomendio txarra, gaizki egin zirenak zuzenduz, ondo egindakoei segida emanaz.
Polita izan da hainbat pertsona ezagutu izana, komunitatearen alde asko egiten duten donostiar zintzoak, eta kanpoko pertsona miresgarri mordoa.
Txarra, politikan sortzen den joko zikina. Gauza bat esan eta kontrakoa egin, gezurrak eta erdi egiak, jendea gutxiestea… Oposizioa, medio nagusiak, botere asko duten batzuk… aurka edukitzea ez da atsegina. Garbi dago hauek ez zutela nahi gu hor egotea. Baina egongo gara berriro, noski! Zintzotasuna, gertutasuna eta gardentasun gehiago behar baita politikan.
Ikuspegi politikotik. Gertutik hasita, nola ikusten duzu egoera Igeldon eta Donostian? Eta orokorrean, Euskal Herrian?
Harro nago igeldotar izateaz. Igeldok jakin du, urte luzeetan, herri izaera mantentzen, gai izan da modu naturalean herria antolatzeko adostasun zabalak bilatzeko. Egunen batean omendu beharko ditugu gure aurretik ibilitakoak eta oraingo guztiak. Herriari ukatu egin zitzaion gehiengoak nahi zuen desanexioa, baina jakin zuen aprobetxatzen egoerak eskaintzen zion aukera berria. Urrats bat aurrera, zalantzarik gabe.
Donostian, berriz, arazo nagusia da utzi zaiela sektore eta interes zehatz batzuei nahi dutena egiten, hiria bere nahietara eraikitzen. Ondorioa? Auzoak eta hiria desitxuratzen ari direla, gure kultura, hizkuntza eta izaera propioa galtzen dugula, Donostia negozioa egiteko eta postal soil batean bihurtzen ari dela. Baina potentzial handia dago Donostian honi aurre egiteko. Sortu den haserrea ondo bideratzea izango da gakoa epe motzean.
Euskal Herriak, berriz, gure txikitasunetik, badauka nahiko esperientzia eta gaitasuna, bere neurrian, jakina, munduan sortzen ari den egoera larriari aurre egiteko. Gure herri-eskubideak, gure kultura eta hizkuntza, eta justizia soziala defendatzeko. Anbizioz eta ausardiaz, pragmatismotik baina konbentzimenduz, herri honek aurrera egingo du.
Mediku lanera bueltatuko zara ekainean. Hainbeste denbora zeregin horietatik kanpo, erraza izango al da martxa hartzea?
Bai, noski. 2015ean ere horrela egin nuen alkatetza utzi ondoren. Aspalditik nago hitz egiten Osakidetzako nire lankideekin eta berregokitzeari ez diot inolako arazorik ikusten.
Osakidetzan egoera bero dago… konponbiderik ba al du?
Osakidetzaren egoera kaskarra aspaldiko politiken ondorio besterik ez da. Azkuna sailburu zegoela ikusten genuen joera zein zen (pribatizazioa, oporretan eta bajetan ordezkorik ez, aurreikusten zen erretiro andanari aurre egiteko planik ez…).