Jubilatuek sasoian jarraitzen dute
Herriko jubilatuek azken aldian egindako ekintza eta irteeren berri eman diote Orri Informatiboari eta udara ondoren ere, sasoian jarraitzen dutela erakutsi dute. Egindakoen artean, honakoak: Loiolako Kantujiran parte hartu zuten, Abaltzisketatik Larraitzera ibilaldia egin zuten eta Leitzako Peru Harri Museoa bisitatzen ibili ziren. Irailarekin, ikasturte berria ere hasi dute: pilates, musikoterapia, memoria lantzeko tailerra eta euskal dantza martxan dira.