Lizardi txukundu eta hobetzeko lanak egingo dira laster
Hainbat lan ditu eskuartean Igeldoko Udalak: frontoi aurreko gunea seguruago jartzeko, hainbat aparkaleku kenduko ditu eta lorontziak jarri. Horrez gain, herri bideen konponketak egiteko lizitazioa martxan dauka.
Igeldoko Udala ari da pixkanaka proiektuak aurrera eramaten. Orain dela gutxi Agiti asfaltatzeko lanak bukatu dituzte eta orain beste hainbat lan dauzka eskuartean. Alde batetik, plaza hobetzeko asmoz egin zen partehartze prozesuan ateratako beharrei erantzun nahi die. Hori horrela, frontoi/Eskola aurreko gu-nea seguruagoa jarteko, hainbat aparkaleku kenduko ditu eta loron-tziak jarriko ditu. Horrez gain, Lizardi txukundu eta hobetzeko lanak egingo ditu. Laster izango dela aurreratu dute, baina oraindik lizitatu beharra dauka.
Bestalde, herri bideak konpon-tzeko proiektua atera du lizitaziora eta laster esleituko da.
Igogailua atzeratuta
Itsas Aurren igogailua jartzeko proiektua, berriz, atzeratuta geratu da. Lizitazioa martxan jarri zen, baina ez zen enpresa interesdunik aurkeztu, beraz, prozedura hutsik aitortu zen. Orain, proiektua eguneratu eta berriz jarriko da martxan prozedura. Dena dela, aurreikuspenak beteta ere, obra datorren udaran egingo litzatekeela adierazi dute Udaletik.
Orain, mugikortasuna
Udalak pendiente daukan beste gaietako bat, mugikortasuna da. Berau nola hobetu Igeldon. Hori horrela, partehartze prozesu bat jarri du abian.