Mugikortasuna hobetzeko, proposamenak lantzen ari dira
Mugikortasuna hobetzeko partehar-tze prozesua jarri du martxan Igeldoko Udalak Egia udal-aholkularitzaren bidez. Uztaila-abuztuan galdetegi bat pasa zitzaien herritarrei, 150 erantzun jaso ziren, eta orain 20 laguneko lantalde bat osatu dute prozesuaren motor gisa. Hiru bilera egingo dituzte eta lehenengoa urriaren 1ean egin zuten. Galdetegitik ateratako ondorioen inguruan hausnartu zuten. Datozen bileretan konponbide egokienen zerrenda bat osatzea izango da helburua.
Aldi berean, herritar guztiei irekitako bilerak ere ari dira egiten. Lehenengoa urriaren 2an izan zen. Beraz, datozen bilera irekietara gerturatzeko dei egiten diete herritarrei. Zabalduko dira deialdiak ohiko bideetatik.
Lizardi hobetzeko lanak
Gainontzean, hobekuntza txikiak egiten jarraitzen du Igeldoko Udalak. Lizardi egokitzeko lanak lizitatu berri ditu eta datozen asteetan obrekin hastea aurreikusten da.
Beste hobekuntzak
Plaza ingurua nola hobetu zehazteko beste partehartze prozesu bat egin zen iaz eta bertan ateratako proposamen batzuk burutzen ari da Udala. Barandillak jarri berri dira plazako eskaileretan eta asfalto inpresoa emango du frontoi eta eskola sarrerako inguruan. Abia-dura moteltzeko eta oinezkoen lehentasuna markatzeko pausoak dira. Horrez gain, eskolako goiko sarrera ingurua txukuntzea azter-tzen ari da. Beheko parkineko plazak pintatzea ere badu eskuartean.
Bestalde, herri bideak konpon-tzeko kontratua lizitatu zuen eta zeregin horretan ari dira.