Protesta zaratatsua Igeldon ere
Euskal Herriko beste hiri eta herrietan egin bezala, Igeldon ere, kontzentrazioa egin zen atzo Kataluniako prozesuaren kontrako sententzia salatuz. Hain zuzen, elkarretaratze zaratatsua egin zuten Gure Esku Dagok deituta. Protesta egiteaz gain, babesa adierazi zieten Kataluniako herriari eta preso politikoei. Bestalde, larunbatean Donostian egingo den manifestaziora joateko dei egin zuten. Gogoratu behar da 9 eta 13 urte bitarteko espetxe zigorra ezarri diela Espainiako Auzitegi Gorenak Kataluniako buruzagi sozial eta politiko subiranistei, 2017ko urriaren 1eko erreferendumagatik.