Tokiko Entitate Txikia lainopean
Apirilak 14, iritsi zen eguna, TET eratu ala ez igeldoarron esku zegoen. Itsas Aurreko ateak ireki bezain pronto agertu ziren komunikabideak eta politikariak: EAJko Eneko Goia Donostiako alkatea eta Maria Jesus Idoeta auzoetako zinegotzia etorri ziren lehenbizi; handik gutxira heldu ziren EH Bilduko ordezkariak: Nerea Kortajarena, Maialen Iriarte eta Juan Karlos Izagirre.
Goiza eguzkitsua zen eta 11:00etarako nahikoa jende ikus zitekeen plazan. Komunikabideak aurrera eta atzera, jendeari galdezka etengabe, eta albistegietan Igeldo protagonista. Iluntzeko 20:00ak jo zutenean oso jende gutxi zegoen boto kontaketaren zain. Emaitza jakin orduko -botoen %85 TET-en aldekoak- Itsas Aurren bildutako kazetariak adierazpenak jasotzeko prest ziren, jendartearen algara eta poza erakusteko irrikaz, xanpain botilen kortxoak gora eta behera ikusi nahian… Itsas Aurre atarian baina, ez zegoen ez xanpainik, ez festarik…
Hura zen tristura, hura axolagabetasuna. EITBk zuzenean emandako albistegietan ere irudiak tristeak ziren oso, kazetaria lanbro artean azaltzen baitzen, bakarrik.
Hori ikusita, Artzeren olerkiaren hasiera etorri zitzaidan burura: “Maite ditut maite gure bazterrak lanbroak ezkutatzen dizkidanean, zer ezkutatzen duen ez didanean ikusten uzten....”
Laino/lanbro azpian Herri Kontseiluko kideen bakardadea agerian geratu zen: Ia 4 urtez egindako lan eskergak ez zuen herritarron esker onik izan (dihoakiela hemendik nire aitortza).
Goizean ez bezala, jenderik ez zen bildu! Igeldo ziklo politiko berri batean sartzera zihoan unean plaza hutsik zegoen. Ez argazkirik, ez barrikoterik, ez ospakizunik! TET izango dugula ospatzeak norbaiti mesede edo kalte egingo ziolakoan… Hori da hori politika hizki txikiz idaztea!
Alex Aisa Alberdi
Apirilak 14, iritsi zen eguna, TET eratu ala ez igeldoarron esku zegoen. Itsas Aurreko ateak ireki bezain pronto agertu ziren komunikabideak eta politikariak: EAJko Eneko Goia Donostiako alkatea eta Maria Jesus Idoeta auzoetako zinegotzia etorri ziren lehenbizi; handik gutxira heldu ziren EH Bilduko ordezkariak: Nerea Kortajarena, Maialen Iriarte eta Juan Karlos Izagirre.
Goiza eguzkitsua zen eta 11:00etarako nahikoa jende ikus zitekeen plazan. Komunikabideak aurrera eta atzera, jendeari galdezka etengabe, eta albistegietan Igeldo protagonista. Iluntzeko 20:00ak jo zutenean oso jende gutxi zegoen boto kontaketaren zain. Emaitza jakin orduko -botoen %85 TET-en aldekoak- Itsas Aurren bildutako kazetariak adierazpenak jasotzeko prest ziren, jendartearen algara eta poza erakusteko irrikaz, xanpain botilen kortxoak gora eta behera ikusi nahian… Itsas Aurre atarian baina, ez zegoen ez xanpainik, ez festarik…
Hura zen tristura, hura axolagabetasuna. EITBk zuzenean emandako albistegietan ere irudiak tristeak ziren oso, kazetaria lanbro artean azaltzen baitzen, bakarrik.
Hori ikusita, Artzeren olerkiaren hasiera etorri zitzaidan burura: “Maite ditut maite gure bazterrak lanbroak ezkutatzen dizkidanean, zer ezkutatzen duen ez didanean ikusten uzten….”