Udazken Festaren barruan antolatuko da Gau Beltza
Halaxe adierazi dute Guraso Elkartetik: «Joan zaigu udara eta etorri da udazkena. Herriko ikasleak eskolara itzuli dira eta dagoeneko guraso elkarteko kideak ere martxan gara ekimen ezberdinak antolatzeko asmotan. Aurtengoan, Udazken Festari bultzada emateko helburuarekin, egitarauan gure ekarpena egin dugu. Eta besteak beste, Gau Beltza edo Arimen Gaua Udazken Festaren egitarauaren barruan kokatzeko erabakia hartu dugu. Izan ere, halloween gaua baino arbasoak gogoratu eta neguko solstizioaren ataria eta uzta garaiaren amaiera ospatu nahi dugu: udazkeneko festa.
Bizidunen eta hildakoen munduak gerturatu nahi ditugu gau horretan. Horretarako eskolako irakasleen lankidetza izango dugu. Klasean Gau Beltza karakterizatzen lagunduko digute mozorroak eta apaingarriak prestatuz, beldurren kutxa landuz... Guraso elkartetik herritar guztiei gonbidatu nahi zaituztegu Udazken Festaren bueltan antolatuko diren ekintza ezberdinetan parte hartzera. Jantzi ditzagun urriaren 31n etxeko trapu zaharrak, hustu ditzagun kalabazak eta kandelen argiekin uxatu ditzagun izpiritu txarrak. Gora Igeldo!».
Halaxe adierazi dute Guraso Elkartetik: «Joan zaigu udara eta etorri da udazkena. Herriko ikasleak eskolara itzuli dira eta dagoeneko guraso elkarteko kideak ere martxan gara ekimen ezberdinak antolatzeko asmotan. Aurtengoan, Udazken Festari bultzada emateko helburuarekin, egitarauan gure ekarpena egin dugu. Eta besteak beste, Gau Beltza edo Arimen Gaua Udazken Festaren egitarauaren barruan kokatzeko erabakia hartu dugu. Izan ere, halloween gaua baino arbasoak gogoratu eta neguko solstizioaren ataria eta uzta garaiaren amaiera ospatu nahi dugu: udazkeneko festa.
Bizidunen eta hildakoen munduak gerturatu nahi ditugu gau horretan. Horretarako eskolako irakasleen lankidetza izango dugu. Klasean Gau Beltza karakterizatzen lagunduko digute mozorroak eta apaingarriak prestatuz, beldurren kutxa landuz… Guraso elkartetik herritar guztiei gonbidatu nahi zaituztegu Udazken Festaren bueltan antolatuko diren ekintza ezberdinetan parte hartzera. Jantzi ditzagun urriaren 31n etxeko trapu zaharrak, hustu ditzagun kalabazak eta kandelen argiekin uxatu ditzagun izpiritu txarrak. Gora Igeldo!».

