Umeentzako tailerra, ostiralean
Ostiralean (abenduak 20), energiari buruzko tailer bat eskainiko da Igeldon umeei zuzenduta. Arratsaldeko 15:00etan izango da kultur etxean. Umeek helikoptero bat muntatuko dute eta eguzki-plaka bat jarriz, martxan nola jartzen den ikusiko dute. Azalpenak Ekooiz elkarteko kideak emango ditu. Tailerra Herri Kontseiluak eta Guraso Elkarteak antolatu dute. Eta tailerraren ondoren, umeentzako merienda prestatuko dute Gurasoek.