Zeraingo esperientzia ezagutu zuten IKEko kideek
Uztailean, IKEko Kontseilu kide batzuk Zerainen egon ziren bertako Energia Kooperatibari buruzko informazioa jasotzen, hau da, instalazio fotovoltaikoen kudeaketa eta optimizaziorako egindako inbertsioei buruzkoa.
Zerainek, IKEk bezala, ZITU INFORMATIKA SL enpresaren zerbitzu informatikoak kontratatu ditu, instalazio fotovoltaikoetako datuak eskuratzeko aukera emango duen aplikazio informatiko bat erabiltzeko. Aplikazio horren bidez, instalazio bakoitzaren informazio orokorra ez ezik, bazkide bakoitzaren erabilera zehatza ere ezagutu daiteke orduka, eguneka edo hilabeteka. Hori azaldu dute IKEko kideek eta funtzionamenduaren berri eman dute.
Informazio hori funtsezkoa da egindako inbertsioak optimizatzeko erabakiak hartu ahal izateko. Helburua da autokontsumoa ahalik eta handiena izatea eta, ondorioz, bazkideek kontsumitu ezin duten energia-soberakina ahalik eta txikiena izatea.
Kontsumo neurgailuak
Aplikazioak aurreko eguneko datuak jasotzen ditu, eta hori nahikoa da kontsumo-ohituren aurreikuspenak egiteko. Hala ere, Zeraingo EBK-k bazkide bakoitzaren etxebizitza edo enpresan denbora errealean konektatutako kontsumo-neurgailuak instalatu ditu, aplikazioaren kudeatzailearekin zuzenean lotuta daudenak. Horri esker, informazioa are zehatzagoa da.
Informazio hori komunitate energetikoaren eta bazkide bakoitzaren eskura egongo da, bakoi-tzak bere gailu informatikoetatik (telefono mugikorra edo etxeko ordenagailua) kontsultatu ahal izango duelarik. Aplikazioa oso aurreratuta dute. «Espero dugu hurrengoak gu izatea!».
Autokontsumo ohiturak
Instalazioen eta bazkide bakoitzaren datuak eskuratu ondoren, beharrezkoa da horiek aztertzea autokontsumo-ohiturak ezagutzeko. Azterketa horrek aukera emango du honako erabaki hauek hartzeko:
a. Instalazioen tamaina. Egungo instalazioak nahikoak al dira? Handitu behar al dira? Edo, aitzitik, soberako gaitasuna dute eta bazkide gehiago har ditzakete?
b. Baterien instalazioa. Kontsumitu gabeko energia-soberakinak aprobetxatzeko jarritako bateriak nahiko al dira? Optimizatu al daitezke?
c. Parte-hartze portzentaje aldakorrak ezartzea. IKEko kasuan bezala, gaur egun Zerainen ere parte-hartze portzentajeak finkoak dira, eta GOIENERek kalkulatzen ditu bazkide bakoitzaren kontsumo historikoaren arabera. Baina kontatu zigutenez, hurrengo pausua bazkide bakoitzaren instalazioen erabilera-portzentajeak aldakorrak izatea nahiko lukete, hilabetearen, egunaren edo baita orduaren arabera ere.
d. Baterietan metatutako soberakinak banatzea. Biltegiratutako energia bazkideen artean bana-tzea, bakoitzaren parte-hartze malguaren arabera.
Zerainek GOIENERi esleitu dio datu horien tratamendua, baita ondorengo optimizazio-proiektuak diseinatu eta ezartzea ere, enpresa horrek alderdi teknikoan eta enpresa banatzailearekin (Iberdrola) duen esperientzia dela eta.
Baterien funtzionamendua
Baterien kudeaketaz ere hitz egin zieten. Zerainek bateriak instalatu ditu ekoizpen-soberakinak aprobetxatzeko. Horretarako, soberakinak baterietan biltegiratzen dira eta, ondoren, bazkideen artean banatzen dira, bakoitzak instalazioan duen parte-hartze portzentajearen arabera.
Etorkizunean parte-hartze portzentaje horiek kontsumo-ohitura ordutegien arabera kalkulatuko direnez, banaketa kontsumo errealera hobeto egokituko da, bazkideen arteko banaketa optimora gero eta gehiago hurbilduz.
Gaur egun, energia honela kudeatzen da: instalazioa eguzkiaren lehen orduetan martxan jar-tzen denean, ekoitzitako energia lehenik bateriak kargatzera bideratzen da. Bateriak guztiz kargatu ondoren bakarrik erabiltzen da gainerako energia bazkideen autokontsumo zuzenerako.
Biltegiratze/autokontsumo sekuentzia horrek ez du energia ekoiztuaren aprobetxamendua optimizatzen. Egokiena kontrakoa litzateke: ordu bakoitzean ekoitzitako energia autokontsumo zuzenaren eta baterietan biltegiratzearen artean txandakatzea, bazkide bakoitzaren eta instalazio fotovoltaiko bakoitzaren kontsumo-ohitura ordutegiak kontuan hartuta.
Bestalde, indarrean dagoen araudiak aukera ematen die bazkideei komunitate energetikoaren edozein instalazio fotovoltaikotan ekoitzitako energia jasotzeko.
Gaur egun, ordea, bazkide bakoitza instalazio bakar bati lotuta dago. Horrek instalazio guztien optimizazioa eragozten du; izan ere, instalazio guztiek ez dute energia kopuru bera ekoizten, eta autokontsumoaren nahiz soberakinen sorrera ordutegiak ere ezberdinak dira instalazio batetik bestera.
Horregatik, beharrezkoa da bazkide bakoitzak komunitateko instalazio guztietan parte hartzea, instalazio bakar bateko parte-hartze finkoen sistema alde batera utzita eta instalazio guztietan parte-har-tze aldakorren eredua ezarriz.
Egin beharreko bidea ezagutuz
Ekarpen ekonomikoen egokitzapenari buruz, gaur egun, bazkideek parte-hartze portzentaje finkoak dituzte, eta portzentaje horiek erabili ziren lau instalazio fotovoltaikoen inbertsio-kostua bazkideen artean banatzeko.
Etorkizunean banaketa-sistema aldakorra izango denez, bazkide bakoitzaren kontsumo-ohitura ordutegietan oinarrituta, beharrezkoa izango da egindako ekarpen ekonomikoak aldian behin egokitzeko irizpide bat ezartzea.
Egokitzapen horrek kontuan hartu beharko du bazkide bakoitzak benetan egin duen instalazioen erabilera, hasieran aurreikusitako erabilerarekin alderatuta handiagoa edo txikiagoa izan den.
«Zerainen aukera ederra izan genuen guk egin beharko dugun bidea egin dutenen eskutik ezagu-tzeko eta izan dituzten arazoak geuk ez izateko», gaineratu dute.