Donostiako Udalak argitaratu du dirulaguntzak jaso ahal izateko herritarren zerrenda
Donostiako Udalak argitaratu du dirulaguntzak jaso ahal izateko herritarren zerrenda. Eskaera egin duten ikasle guztiei bidali zaie sms edo email bat, baina konfirmatzea gomendatzen da. Horretarako ondorengo urratsak eman behar dira: – Begiratu zerrendan agertzen diren ala ez. – Zerrendan dokumentazioa osatua duela jartzen baldin badu, ez dago ezer egin beharrik. Uztailaren 24an argitaratuko da... The post Donostiako Udalak argitaratu du dirulaguntzak jaso ahal izateko herritarren zerrenda appeared first on Ilazki Euskaltegiak.
Donostiako Udalak argitaratu du dirulaguntzak jaso ahal izateko herritarren zerrenda. Eskaera egin duten ikasle guztiei bidali zaie sms edo email bat, baina konfirmatzea gomendatzen da. Horretarako ondorengo urratsak eman behar dira:
– Begiratu zerrendan agertzen diren ala ez.
– Zerrendan dokumentazioa osatua duela jartzen baldin badu, ez dago ezer egin beharrik. Uztailaren 24an argitaratuko da behin-behineko zerrenda diru kopuruaren proposamenarekin.
– Banketxeko kontu korronte zenbakia falta bada nahikoa da telefonoz zenbakia ematea edo emailez bidaltzea.
– Ogasunarekin, Udalarekin edo Gizarte Segurantzarekin zorren bat dutenen kasuan lehenbailehen argitzea edo ordaintzea gomendatzen du Udalak, ondorenean ziurtagiria euskara zerbitzura ekarri behar delako edo, bestela, udalinfoko bulego batean entregatu behar delako. Gogoratu, arazoa konpondu ondoren euskara zerbitzuari jakinarazi behar zaiola.
Dokumentazioa zuzentzeko epea ekainaren 13an (barne) bukatuko da.
The post Donostiako Udalak argitaratu du dirulaguntzak jaso ahal izateko herritarren zerrenda appeared first on Ilazki Euskaltegiak.